Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  EAJ-EA »  Asmoak »  Kultura

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala: EAJ-EA akordioa : Asmoak

Kultura

Nekane Larrañaga (EA)

Kultura ere oso batzorde garrantzitsua da. Eta haren funtzioen artean, besteak beste, “herri aldizkarian (Uztarria) parte hartu eta laguntza kudeatu” ageri da. Kaito Telebista “koordinatzeko” asmoa ere badu. Antzerki Topaketekin ere segituko du. Eta Kultura Sailarekin harremana duten liburuen edizioen eta beste hainbat motatako argitalpenetan parte hartzeko eta kudeatzeko asmoa dauka. Azpeitiko Euskara Patronatuarekin batera euskara sustatu ere nahi du Kultura Batzordeak.

Helburuak, berriz, hauek dira:

  • Bultzatzaile Soziokulturalaren lanpostua sortzea Kulturako Sailaren arduradun moduan, eta horretarako lehiaketa atera.
  • Azpeitiko kultur azpiegitura bultzatu: 1. Bi zineetako bat erostea, eta antzerkirako ez ezik, udalerri honetan ohikoak diren beste zenbait ikuskizunetarako ere egokitu; 2. San Agustin egokitu kultur izaerako ekintzetarako eta erakusketa-areto gisa; 3. Basozabal eraikuntzaren barnea egokitu.
  • Azpeitiko kultur beharrak planifikatu. Azpiegitura berrien berrien kudeaketa, egungo kultur beharrei erantzuna ematen saiatuz.
  • Kultura Batzordeko lehendakariak eta Alkateak erronda bat burutuko dute talde, erakunde, elkarte eta Azpeitiko kultur-bizitzan ospetsuak diren pertsonaiekin. Lehengo erronda honetan beharrak zein diren eta erabili ahal izango ditugun azpiegituren erabileraren posibilitateak aztertzen saiatuko da.
  • Lehiaketa publiko baten bitartez proposatuko den enpresa baten bidez, aldi berean Azpeitiko kultur beharren ikerketa bat egingo da.
  • Halaber, Udalak dituen lokal guztien zerrenda bat egingo da eta hauen erabilera planifikatuko.
  • Herriko kultur taldeen ekintzak bultzatu.
  • Udal Liburutegian doaneko Internet zerbitzua jarri.
  • Bai Udalean bai Azpeitiko herritarren artean euskararen normalizazio bultzatzeko pausoak eman.
  • Udalean euskaren erabileran normalizazio-plana bultzatu, (...) sail desberdinen funtzionamendua euskaraz idan dadin.
  • Euskalduntze-egitarauak bultzatu hainbat sektoretan: merkataritza, hezkuntza eta abar.
  • Iturri Zahar beka bultzatu, Azpeitiko euskara ikertzeko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak