Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  EAJ-EA »  Asmoak »  Ingurugiroa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala: EAJ-EA akordioa : Asmoak

Ingurugiroa

Aitor Aranguren (EA)

Batzorde berria da Ingurugiroa, eta, aurretik aipatu batzordeekin batera, hemen ageri dira helburu gehien. Hauek dira, laburbilduz:

  • Ingurugiro-hezkuntza sustatu (arlo guztietan: gizartea, ikastetxe, enpresa, instituzio), Ingurugiro Etxean eta 4R Fundazioan oinarrituta.
  • Baserri munduko, industrietako eta instituzioetako erakundeekin komunikazio bideak jorratu eta bizkortu.
  • Hondakinen Bilketa berezitua egiteko eta birziklatze-kultura sustatzeko kontzientziazio kanpaina bulzatu.
  • Produkzio Garbia Azpeitiko industrietan sustatu.
  • Ingurugiro Etxean, Energia Berriztagarrien zentroa garatu.
  • Izarraizko Naturgunea sortu, mantendu eta kudeatu.
  • Nuarbeko urtegia eta inguruak naturgune bezala zuzpertu.
  • Erakunde publikoekin eta herriko Ehiza eta Arrantza elkarteekin ekintzak koordinatu.
  • Ibai-arroak berreskuratu, mantendu eta aldioro garbitu.
  • Ingurune-kutsadura (airea, ura eta lurzorua) kontrolatu eta arautu. Zarata-kutsadura bezalako arazoak tratatu.
  • Kutsatzen ez duten garraio-sistemak sustatu.
  • Gune degradatuak berreskuratu, hala nola harrobiak edota kontrolik gabeko zabortegiak.
  • Bizikletaz eta oinez pasiatzeko ibilbideak sortu eta seinalatu.
  • Naturguneen garbiketa kanpainak.
  • Herria hobetu ingurugiro aldetik (zuhaitzak landatu...).

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak