|
|
|
Udala: EAJ-EA akordioa
: Asmoak
Hirigintza
Jose Mari Bastida (EAJ)
Udal guztietan bezala, Azpeitiko Udalean ere batzorderik garrantzitsuenetakoa da Hirigintza, eta Jose Mari Bastida alkatea bera egingo da kargu. Haren funtzioen artean jarduera gogaikarrien espedienteak, arau subsidiarioekin zehatz-mehatz bat ez datozen obra eta jarduera baimenak, udal proiektuak, ordenan-tzak eta abar daude.
Helburuen artean, berriz, Hirigintzak hainbat xede ditu, eta horratx programan, eta orden horretan, azaltzen diren guztiak:
- Lurren erosketa kudeatu, pabilioi industrialak sustatu eta eraiki.
- Udal-sustapeneko etxebizitzak eta Babes Ofizialeko Etxeak eraiki.
- Azpeitiko saihesbide berriaren proiektua abian jartzea. Gai honi dagokionez, adostasun batera heltzen saiatuko da.
- Zelai-Luze eta Betharramen lurpeko aparkalekuak eraikitzeko azterlana egin.
- Kamioientzat aparkalekuak egin.
- Garmendipe eta Sanjuandegiko bidegurutzeetan errotondak eraiki.
- Telekomunikazioetako bigarren eragilea ezartzea (telefonia, infomazioaren autopistak, internet...).
- Alde Zaharra birgaitu (kaleak, etxebizitzak...) eta bultzatu.
- Urrestillako plaza birrurbazinatu.
- Nuarbeko urtegian bidegorri bat egokitu.
- Azpeitiko Udaleko lanen azterketa (lan zibiletan bai Udal-jabetzako eraikinetan), erredakzioa, adjudikazioa, direkzioa eta gauzatzea.
- Urrestillako hilerrian hezurtegiak eraiki.
- Udal ondareari dagokion guztia erosi, saldu edo trukatu.
- Azpeitiak Zumarraga, Tolosa, Zarautz eta Zumaiarekin dituen komunikazioen hobekuntza kudeatu.
- Azpeitiak duen ondare artistiko eta monumentala berreskuratu.
|