Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  EAJ-EA »  Asmoak »  Gizartea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala: EAJ-EA akordioa : Asmoak

Gizarte Zerbitzuak

Marķa Jesus Bastida (EAJ)

Udaleko lehen alkateordea izango da Gizarte Zerbitzuak Batzordeko buru: Maria Jesus Bastida. Batzorde horrek ere hainbat funtzio eta helburu ditu. Funtzioen artean, biztanleriari herrian diren gizarte-baliabideen berri ematea ageri da, baita kolektiboen finantziazioa, antolakuntza eta kudeaketa ere (Hirugarren Mundurako laguntzak, gaixotasun psikikoak dituzten pertsonei garraio laguntzak ematea heziketarako...). Beste hainbat funtzio ere baditu: elbarritasun azterketak bideratzea, autoestima ikastaroa... Jende zaharrez ere arduratuko da batzorde hori.

Helburuen artean, berriz, hauek ageri dira, laburbilduz, programan:

  • Elbarritasun handia dute pertsona helduentzat laguntza bereziko egoitza bultzatu.
  • Emakumea lan mundura sartzea sustatu.
  • Emakumearen heziketa sustatu, garapen pertsonala eta sozialarentzako.
  • Buruko gaixotasunak dituztenentzat eguneko zentro okupazionala sortu.
  • Gazteentzat aurreikuspen programak.
  • Norbanakoa gizartetik zein lan mundutik baztertua gertatzeko arriskua aurreikusi, eta haiek gizarteratzen eta laneratzen lagundu, bai zuzenean bai beste erakunde sozialekin elkarlanean.
  • Zaharren egoitza-1 erabat zerbitzuak erabiltzea bultzatu.
  • Eguneko Zentroan azpiegitura zabaldu eta plazak gehitu.
  • Adin txikikoen arrisku egoerak aurreikustea, eta haietan lan egitea.
  • Sanjuandegiko Jubilatu Etxea handitzea edo berregitea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak