Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  Elkarrizketa »  Liburua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Xabier Azkargorta

Bizitzako bolada baten aurrean

 

Badarama jada urtebete pasatxo futbol talderik edo selekziorik entrenatu gabe –Lagun Onak, Aurrera Ondarroa, Tarragona, Espanyol, Valladolid, Sevilla, Tenerife, Bolivia, Txile eta Yokohama Marinos entrenatu ditu hurrenez hurren–, baina ez dago lanik gabe. «Bizitzan boladak daude, eta bolada batzuetan asper-asper eginda egoten zara, eta, besteetan, berriz, lau, bost, sei gauza batera etortzen zaizkizu. Orain halako bolada batean nago, eta komunikabideetan ari naiz dezente. Liburu bat ere idatzi dut –Futbolsofia, euskaraz–, eta beste bat idazteko adina material dut gordeta».

Baina oraindik gaztea da –46 urte dauzka–, eta entrenatzen segitzeko asmoa du. «Nik entrenatzaile bezala pentsatzen dut. Nire bizitza guztia horren inguruan dago antolatua». Eta entrenatuko luke Reala. «Niri Realeko inork ez zidan deitu Bernd Krauss bidali zutenean, baina deitu izan balidate, Bartzelonatik oinez ere etorriko nintzatekeen».

Marka da: euskal entrenatzailerik ezagunenetakoa, eta oraindik puntako euskal talderik entrenatu ez! Laster izan dadila, Xabier.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak