Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  Argazki rallya

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Mendiko argazki rallya : 51 lagunek hartu zuten parte Mendiko IV. Argazki Rallyan

Inguruko parajeak argazkitan

Uztarria

Azaroan jokatu zen Mendiko IV. Argazki Rallya, eta abenduan eman ziren sariak. Irabazle, Luis Llavori zumaiarra; azpeitiarrak, ondo. 51 lagun atera ziren guztira, «ibilbide zoragarri batean».

Irabazlea
Irabazlea.  Lui Llavori zumaiarra izan zen rallyko irabazlea, eta 30.000 pezeta garaikurra jaso zituen. Goiko hauxe da haren argazki bildumako bat. 
Hirugarren saritua, azpeitiarra
Hirugarren saritua, azpeitiarra.  Angel Olabarria azpeitiarra izan zen. Horra haren argazki bat. 20.000 pezeta eta garaikurra jaso zituen. 
Lehen azpeitiarra
Lehen azpeitiarra.  Juan Joxe Agirre izan zen; haren argazkietako bat da goikoa (Oharra: Olabarria izan zen 1. azpeitiarra, baina betek ezin zituen bi sari jaso). 
Argazkirik onena, azpeitiar batena
Argazkirik onena, azpeitiar batena.  Iñaki Aranburu azpeitiarrak irabazi zuen mendiko rallyko argazkirik onenaren saria, goizko argazki horrekin hain zuzen ere. Sailkapen orokorrean, hamalaugarren bukatu zuen Iñakik. 

Zaletasunak jendea gauzak egitera eta antolatzera animatzen duela-eta, Azpeitiko Argazki Elkarteak Udazkeneko X. Argazkia Rallya antolatu zuen azaroaren 7an; hain zuzen, Mendiko IV. Argazki Rallya izan zen hura, azken urteetan Lagun Onak Mendi Bazkunak ere parte hartzen duelako antolakuntzan.

«Oso eguraldi kaskarra» egin zuen, Joxe Ramon Larrañaga, Argazki Elkarteko lehendakariak esan digunez, baina «pozik» bukatu zuten guztiek ere. 43 laguneatera ziren helduen mailan. Abendua ren 18an egin zen sari ematea, eta Luis Llavori zumaiarra izan zen irabazle. Bigarren, Jose Ignacio Arzadun donostiarra. Hirugarren, Angel Olabarria azpeitiarra.

Ibilbidea, «zoragarria», Larrañagak dioenez. «Aurkikuntza izan zen. Añotatik irten ginen, Eizmendiko San Miguel ermitatik kontrola igaro, Potzumentatik Ibarbia bailarara, eta Añotan bukatu. Potzumentatik Ibarbiarako bidea inor gutxik ezagutzen zuen, eta handik ikus daitekeen paisaia zoragarria da».

Gaztetxoak ere bai

  1. urtez azpikoek ere hartu zuten parte, eta Alex Rodriguez donostiarrak irabazi zuen rallya. Bigarren, azpeitiar bat izan zen: Mirari Larrañaga. Zortzi lagunek hartu zuten parte. «Eguraldiak izango zuen zerikusirik».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak