|
|
|
Uztarria herri aldizkaria
: Herritarrek oso harrera ona egin diote Uztarriari
«Behar zen, bai»
Uztarria
Hitz gutxitan laburbil daiteke azpeitiarrek Uztarriari egin dioten harrena: oso ona. Irakurterraza eta polita dela diote. Uztarriak ahalik eta harpidedun eta bazkide gehien behar ditu orain.
|
|
Imano Elias idazlea ere aldizkariarekin.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Mikel Aranburu, Realeko jokalaria, alea eskuartean duela.
|
|
Azaroaren 5ean irten zuen Azpeitiko lehen herri aldizkariaren estreinako aleak argia; Uztarriak, hain zuzen. Eta oso harrera ona egin zioten azpeitiarrek. «Era guztietako albisteak daude hemen. Behar genuen, bai, herri aldizkari bat», zion herritar batek. «Polita da, eta erraza irakurtzeko», beste batek. Lehen alea joan zen, eta hemen da bigarrena. Eta hurrena hirugarrena, eta gero atzetik etorriko dira besteak, Azpeitiak behar baitu herri aldizkari zabala.
Oro har 32 orrialde izango ditu aldizkariak, eta lehen urtean hilero aterako da (gauzek ongi irteten badute, gero hamabostean behin). 2000. urterako hamar milioi pezetako aurrekontua du.
Harpidedun eta bazkide bila
Uztarriak herri aldizkarirako harpidedunak eta bazkideak lortzeko kanpainari ekin dio, eta norbaitek hilero aldizkaria etxean jaso nahi badu, erraza dauka: harpidedunek izena eman besterik ez dute eta doan jasoko dute Uztarria (aldizkarian ez ezik, tabernetan ere badira datuak betetzeko orrialdeak, baita kaxak ere); bestetik, ordea, norbera proiektu honekin identifikatuta badago, urtean hiru mila pezeta bakarrik ordaindu eta hark ere aldizkaria etxean jasoko du, eta batzar nagusian parte hartu ahal izango du, bazkidea izango baita. 2000ko otsailetik aurrera harpidedunek eta bazkideek bakarrik jasoko dute aldizkaria.
|