Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 20,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  Abendua »  Topaketak »  Antxieta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Antzerki Topaketak

Eta zer lanetan dabil Antxieta antzerki taldea?

Aurtengo edizioan ez du parte hartuko Antxieta antzerki taldeak. Bigarren urtea da herriko antzerki topaketetan parte hartu gabe geratzen dena. Nerea Uranga Antxietako aktoreak esan digunez, «talde amateur batentzat horrelako topaketetan parte hartzea oso garestia da, diru asko kostatzen delako».

Baina badago beste arrazoirik aurten ez parte hartzeko. Izan ere, Antxieta antzerki taldeak gorabehera handiak izan ditu duela gutxi arte entsaiatzeko erabiltzen zuten lokala dela eta ez dela. 1999ko urtarrila arte udaletxe azpiko San Agustingo elizan entsaiatzen zuen Antxietak, baina urtarrilaren 11n bertatik joan behar izan zuten, udalak han obratan hastea erabaki zuelako. Ondorioz, momentu txarrak pasatu dituztela dio Nerea Urangak: «Lokalaren istorioak min handia egin zigun, ekaina arte-edo entsaiatzeko lekurik gabe egon ginelako, eta traste guztiak han eta hemen genituen. Horrek asko hoztu du gure giroa».

Gaur egun, oraingoz behintzat, Institutuan dute lokala, udalak utzita. Eta momentuan obrarik prestatzen ari ez badira ere, antzerki ikastaroak antolatu dituzte, larunbatetan 15:00etatik 19:00etara; edonor joan daiteke hara.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak