Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  1999-12 »  Topaketak »  Alaitz Olaizola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Antzerki Topaketak : Alaitz Olaizola (Antzerkilaria)

«Nik nahi dudana esateko aukera eman dit antzerkiak»

Gaztea eta ausarta. Eta ahalmen handikoa. Horrelakoa da Alaitz Olaizola antzerkiko obren idazle gisa. Bere bigarren obra estreinatuko da hilaren 18an.

 

Antzerki idazlea, baina antzezle gisa ere jarduten duzu. Zer nahiago?

Biak ditut gustuko, baina bat aukeratzekotan, satisfazio pertsonala kontuan hartuta, idazle moduan gusturago nabilela uste dut.

Zerk bultzatu zintuen mundu horretan sartzera?

Gauza publikoek beti arreta deitu izan didate. Nik nahi dudana esateko aukera eman dit antzerkiak, adierazpen askatasuna bizi egiten dut nik antzerkiarekin.

Telebistan ikusiko al zaitugu noizbait?

Ez, ez. Ondo dago, baina ez da nire helburuetako bat. Hala ere, deituko banindute ikusiko genuke.

Euskal Herrian proiektu batzuetarako dirua faltan izaten da; antzerkian kasu. Egia ala gezurra?

Egia da. Adibidez, Azpeitiko Udalak topaketetan estreinuentzako dirulaguntza garrantzitsua ematen zuen. Aurten batere ez. Guk badakigu hauteskunde ondoren-eta gauzak nahastuta egoten direla udaletxeetan, baina guretzat inportantea da diru hori.

Zergatik doa hain gazte gutxi antzerkira? Hezkun-tza kontua?

Batetik, antzerkira joatea oso garestia da. Baina hezkuntza kontua ere bada. Hirietan-eta joera handiagoa dago antzerkira, museoetara... joateko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak