Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  1999-12 »  Elkarrizketa »  Pasartea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Euri kontuak liburuko pasarte bat

Hagina

Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarraren Euri kontuak liburu berrian 20 kapitulu daude. Honatx ‘Hagina’ kapituluko pasarte bat:

BOST axola egunetan loak hartzen ez bazuen, aita-amak bere itxuragatik kezkatzen baziren bost... Argazki gordin bat zuen gogoaren muinean aitzindari, izena aurkitua zien gauzei, leku eta aurpegi bakoitzak aieru eta sentimenduak iradokitzen zizkioten, eta bazuen non gordea sentimendu bakoitza.

Esan behar zion Enekori. Adiskidetasunak baduela odolak ez duen zerarik. Goitik behera ezartzen zaigunari gaina hartzeko modu bat badela. Hagin guztiei dagokiela zeini bere ahoa. Egon ez dagoela umezurtzik. Azken beltzean denok garela kalean bilatutakoak. Esan behar zion.

Biharamunean goiz irten zuen etxetik, bezperan bizi izandakoaren oin arrastoak gal zekizkion beldurrez. Kontuz eraman zuen hatz artean hartua Enparango zubiraino. Harrizko koskan gora igo eta burdinazko barandaren kontra tinkatuz esku ahurretik labaintzen utzi zion haginari. Elur pikor alea ibaian must egiten; euriak ematen zuen hagin zaparrada mozorrotua, elurte endekatu bat. Bristada eragin zion ur uherrari eta eskua euritan bustitzen utzi zuen.

Enekok zain behar zuen arkupeetan. Eguerdira artekoa elkarrekin emango zuten. Bizi-bizi ari zuen, hoztu egin zuen negu kiskali hartako giroa eta Aritzek kalean gora jo zuen aterpe bila.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak