Laburrak
: Erretratutan
Beatriz Cormanen koardroak Antxietan
Azaroan ere koadro erakusketa izan da Antxieta Etxean, Kutxako gizarte-ekintzak antolatuta. Hain zuzen, Beatriz Corman-en lanak izan dira han ikusgai azaroaren 8tik 26a arte, arratsaldez. Ez da lehenengo aldia izan Cormanen lanen erakusketa egon dela Azpeitian, orain dela zortzi urte ere izan zituelako margolariak bere koadroak Antxietan. Oraingoan, 30 koadro eduki ditu bertan; paisajeen irudiak hain zuzen.
|