|
|
|
Laburrak
: Motxien
Azpeitiko Bake Forum taldeak desagertzea erabaki du
Azpeitiko Bake Forum taldea ez da gehiago bilduko, desagertzea erabaki baitu. Taldeko kideek Uztarriari esan dioetenez, ETAk su-etena hautsi duela esan baino lehenago hartu zuten erabakia beraiek (lau egun lehenago). Beraz, su-etena hausteak ez du zerikusirik horretan. Jada talde ohiko kideek diotenez, ez dute asmatu «Stormont txikia» sortzen; alegia era guztietako jendea biltzen ez dutela asmatu diote, eta «kezka» dute «porrot» horren aurrean. Hiru bat urte iraun du Bake Forumek, eta 20 laguneko Talde Eragilea zeukan.
|