Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  1999-12 »  Iritziak »  Mingaina...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

Mingaina dantzatzeaz gain...

Fernando Morillo (Idazlea)

Azpeitia baino dezente euskaldun gutxiago duten hainbat herritan, askoz hobeto saltzen omen da Euskaldunon Egunkaria. Anekdota honek, azterketa txiki bat merezi du nire ustez.

Beharbada, hemen, gure herrian, euskaraz hitz egiten denez, horrekin nahikoa dela pentsatzen dugu. Kasu! Konformismoaren abizena, zabarkeria koldarra delako.

Hizkuntza bat elikatzeko, ez da nahikoa hitz egitearekin. Kexatzea, jokaera errazegia dateke. Lan egin behar da! Hurrengoan, euskararen alde hitz egitean, pentsa dezagun berehala, horretaz gain, besterik egiten dugun. Uztarria herri aldizkari jaioberriak hitz onak baizik ez ditu jasotzen. Hitzak baino ez. Zerbait lortuko badugu, jarrera aktiboagoa izan beharko dugu. Den-denok, ordea. Denborak esango du herri euskalduna izatea merezi ote dugun. Azpeitia, non zegok/n hire harrotasuna!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak