Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  1999-12 »  Iritziak »  Topikoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Azketako ura

Topikoa, baina esan beharrekoa

Joxe Luix Aizpuru

Merezi ote du automobila zalantzan jartzea? Merezi ote du askatasuna bermatzen digun trastea eztabaidagai bihurtzea? Merezi ote du gure indarrak gastatzea? Ez da ba izango alferrik? Autoa ia denek duten ezinbesteko tresna da gure bizitzan.

Ez da hau autoaren kontrako manifestu bat; ala bai? Autoaren kontra jo nahi dut. Gure lagunak hil edo zauritzen ditu (norbaitek demagogo deituko nau), gure gurasoak beldurtu, indibidualismoa indartzen du, askatasun sentsazio ustela saltzen digu, gizarte kontsumista eta neoliberalaren pizgarri nagusia da, errotako palak mugitzen dituen uraren antzekoa. Ikusi besterik ez dago zeintzuk diren telebistako iragarki nagusiak. Apustu egingo nuke 2000. urteko lehen iragarkia auto bat izan baietz!

Alde ere egin nezake: batetik bestera joateko aukera ematen du inoren peskizan egon gabe; denbora aurreratzen da; lanerako askotan eskatzen da. Hala ere, autoak eskatzen didan ordaina ez da makala: errepideak infernu bilakatzen ari dira, gero eta auto gehiago ditugulako; autoen eskari izugarriak errepide berriak egitera bultzatzen du; auto gehiago=istripu gehiago =heriotza gehiago ekuazioak ez du hutsik egiten. Kostu hau jasateko prest bagaude, ez dago arazorik. Baina arazo honi –arazoa baita, nahiz eta zenbaitentzat gerra modernoetako akats kolateralen antzekoa izan– irtenbidea eman nahi bazaio, garraio publikoa indartzetik etorriko da. Gure ondorengoak garraio publikoaren kulturan hezi behar ditugu. Hona Uztarriari erreportaia proposamena: nolako garraio publikoak ditugu?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak