|
|
|
Inkesta
: XX. mendie
Noiz hasiko da XXI. mendie?
2000. urtien eo 2001.ien? Garrantziye al du?
|
|
Joakin Esnal.
«2000. urteko urtarrileko 1ien hasiko da. Eta exajerau eiten da, ez dalako beste munduko gauzei mende berriyen hasierie. Garrantzi haundigiye ematen zaiola uste det».
|
|
|
|
Idoia Letamendia.
«2001. urtien hasiko da mende berriye. Eta jende bat ez dakit zer esaten ari dan, baño hemen danak igual-igual segiko du. Beste urte bat bezelakotxie izengo da mende berri hortako aurrena´re»
|
|
|
|
Beatriz Oria.
«2001. urtien hasiko da neure ustean. Eta pasada bat da ematen zakon garrantziye. Beste gauze batzuk askoz inportantzi haundiyo daukebe, dudei gabe gañea».
|
|
|
|
Garikoitz Erostarbe.
«Nik´e 2001. urtien alde eiten det. Ta, batetik, esan nahiko nuke geyegizkue dala batzuek ematen diyoben garrantziye. Ta, bestetik, hori dana aspergarriye´re badala badiyot».
|
|
|