Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  1999-12 »  Hi heu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu! : Marikruz Larrañaga

“Deporte amerikanue dek aerobice, ta hasieran jendie lotsau eite huan”

Enekoitz Esnaola

...eo Makuxa. Ezizen horrekin hobeto ezautzebe danak’e. Neska gaztiek ta ez hain gaztiek dantzan dabilzki azkeneko urtietan, aerobic-en. Mutilek, bi bakarrik; Makuxan penie!

Marikruz Larrañaga
Marikruz Larrañaga.   

Zenbat urte herriko neskak ta andrak aerobicen dantzan jartzen ditunala?

Mordoxka bat bai ja! Zenbat, zortzi?

Hik nun ikixi den aerobice?

Donostiyen. Titulue atea nian han. Bartzelonan’e ibili izen nauk sistemak-da ikixten.

Ta nola hartu zinen jendiek hemen aerobice?

Hasieran jendie lotsau eite huan. Deporte amerikanue dek hau, hango militar batek asmautekue, ta badakik, holako gauzek hasieran herri txikiyetan ba...

Orduen, Azpeitiye amerikanizatzen e!...

Ez dek horrenbesteako motel! Musika amerikanue askok jartzen diat, baina Oskorri’re jartzen diat, baño ikasliek beayek esaten diabe Oskorrin musikien aldien martxa haundiye daukela amerikanuek.

Hi, gauze bat: zeatik ber dezue ixpillue?

Ez dek estetikieatik e!...

Zeatik ba?

Ba, nik dirigitzen ditxiat ariketak-da, ta orduen ni bestien aurrez aurre banatxiok ta nik esaten baet ezkerrea, ba haientzat eskubiye dek. Ni ixpillure beire banatxiok berriz, nere ezkerra haien ezkerrera’re baek. Jendien pausuek ta posturak onak dien’e ikusten ditxiat hartara.

**Konforme. Baño aizan, aerobicen estetikiek’e bazauken garrantziye, ez?**

Hori’re egiye dek, bai. Baño ez egi osue. Erropa ixtuekin errexo moitzen dek gorputze.

Helburu igualakin etortzen al die danak honea?

Egiye esango diat: danea 265 ikasle zauzkeat, eta urtiek damakiyebenak sasoie hartzea etortzen dituk. 55 urteko emakumiek bazauzkeat nik, ta haiek hobeto sentitzen dituk aerobice ein-da; lagun-girue zaukeabe gañea. Baño, hor udaberri aldea etortzen dienak, udarie gertu ikusten debelako etortzen dituk. Enteitzen dik, ez? Baño haiek ez diabe aguantatzen.

Ta ze pasatzea mutilekin?

Bi bakarrik zauzkeat: Varela eta Azpeitiyen bizi dan kanpotar bat. Lotsie-eo izengo dek hor arrazoie. Politto huke aerobice mutil geyokin. Kanpaña bat ein berko diau, hi!

Bai, neska gaztiek-da parre eiteko.

Parre pixket eiten diau, baño guk ondo hartzen ditxiau mutillek. Tolerantiek gaituk.

**Hi ta hire familiye famosuek behintzet bazeate herriyen!: Joxe Ramon argazkilaye dek, Txomin sokamutil ibilitakue, Bonbillo murillerue ta bonberue dek, heu’re bahao...**

Guk pasiyue zaukeau gustatzen zaizkigun gauzekin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak