|
|
|
Gutunak
Emakume erasotuen eguna
Azpeitiko EAJ, EH, EA
Jakina da Euskal Herrian emakumeek pairatzen dituzten erasoak egunerokoak eta ugariak direla, eta Azpeitiko herria ez da salbuespen. Arazo honen larritasuna dela eta, Azpeitiko Udalak bere jarrera adierazi nahi die Azpeitiko herritar guztiei, jakinaraziz emakumeek sufritzen dituzten era guztietako erasoen aurka dagoela eta eraso hauek burutzen dituztenen erasotzaileen jarrera gaitzesten duela.
Era berean, Azpeitiko Udalak gai honen inguruan burutu duen lana jarraitu eta sakontzeko asmo argi adierazten du.
|