Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  1999-12 »  Gose greba

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Presoak : Herritar batzuk baraualdian izango dira 21etik 1a arte

Azpeitian ere gose greba

Uztarria

Presoen aldeko borrokak aurrera dirau, eta hilaren 21tik urtarrilaren 1a gose greba egingo da Azpeitian. Egoeraren larritasunaz ohartarazi nahi dute jendea. Abenduan mobilizazioak egingo dira herrian.

AABetako kideak, azaroaren 4ko herri batzarrean
AABetako kideak, azaroaren 4ko herri batzarrean.    (Josu Alkorta)
 

Preso politiko zenbait gose greba mugagabean daude duela hilabete pasatxotik, eta haien aldarrikapenekin bat eginez, Azpeitian ere gose greba egingo da. Hain zuzen, hilaren 21etik urtarrilak 1a arte egingo dute lagun batzuek baraualdia; tokia zehaztu gabe dute oraindik. «Borroka hau guztia, euskal preso politikoen gutxieneko eskubideak bermatuak izan daitezen egiten da: guztiak Euskal Herriko kartzeletan egon daitezen, zigorraren hiru laurdenak beteak dituztenak kalera ditzaten, eta sendaezineko gaixotasunak dituztenak ere kalean utz ditzaten», zioten Amnistiaren Aldeko Batzordeek (AAB) azaroaren 4ko herri batzarrean. Gabonetan gose greba nazionala ere egingo da; hango tokia ere zehazteke dago.

Presoen-eta partehartzea

Arazoaren 4ko herri batzar hartan AABek esan zutenez, «lehen aipatutako puntuak betetzeaz gain, errepresaliatu guztiek egungo prozesu politikoan parte hartu behar dute, haiek guztiak libre egonez».

Bestetik, abenduan hainbat mobilizazio egingo dira herrian.

Gotzon kalean da

Kalean da Gotzon Aranburu azpeitiarra, azaroaren 16an irten baitzuen presondegitik, milioi bateko fiantza ordainduta. AABek laguntza ekonomikoa eskatu die orain azpeitiarrei. Herrian 17an egin zitzaion ongietorria Gotzoni, eta Hernanin (han bizi da) handik lau egunera.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak