|
|
|
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
: Iritzia
24 auspo
Xebaxtian Lizaso (bertsolaria)
- talde eta 24 bertso auspo, haize berria eta freskoa eman nahirik Gipuzkoako bertso munduari. Honela hasi zen txapelketa irailaren erdian hots handirik atera gabe baina kantuan, eta, garrantzitsuena, denak batera: zahar, sasoiko eta gazteak. Ilusioa nagusi den garaian oztopo denak gainditzen dira. Hasieran zalantza ugari izan arren, denborak argitu ditu eta dizkigu guztiak. Lehenengo aldia da maila honetako txapelketa bat taldeka jokatzen dela, eta entzule askorengan galderak: zergatik? Nola? Zer irizpide taldeak egitean?... Erantzunak saioz saio etorri dira, eta talde bakoitzaren inguruan sortu den giroa lekuko. Helburuetako bat bete du dagoeneko txapelketa honek: bertsolaritzaren familia handitzea. Gaijartzaile berriak, epaile berriak, aurkezle berriak, antolatzaile zahar eta berriak nahasian. Talde lanean bertsolariok orain arte bakarrik pasatutako trantzeak taldean pasatzen ditugu. Penak taldean pasatzen direnean gutxitzeko joera izaten dute. Aldiz, poza denean handitu egiten da.
Bi bertso auspok izango dute aukera hilaren 19ko finalean bertso puzgarria lehertarazteko; barrenean dakartzan opariek denen gustoa egin dezatela.
|