Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  1999-12 »  Behobia »  Lehen azpeitiarra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Behobia-Donostia : Iñaki Zubizarreta (1. azpeitiarra Behobian)

«Maratoira pasatzeko asmorik ez daukat»

Iñaki Zubizarreta izan zen lehen azpeitiarra Behobian. 1:06:33 egin zuen. 26 urte ditu.

 

Azpeitiarren artean aurrena izateaz gain, zeure marka hautsi zenuen. Gustura, ezta?

Oso gustura, bai. Neure helburua ordubete eta zazpi minututik jaistea zen, eta lortu nuen.

Lana gogotik egin beharko zenuen...

Bai, bai. Igandeak kenduta, bi orduko saio gogorrak egin behar izan ditut entrenamenduetan. Denera mila bat kilometro egin ditut Behobia prestatzeko.

Zer moduz han?

Azkarregi hasi nintzen, eta Gaintxurizketa gainean, zortzigarren kilometrorako, jota nengoen. Gero taldetxo batekin elkartu eta haien erritmoan jarraituz, ondo bukatu nuen.

Maratoira jauzia noizko?

Alde ikaragarria dago distantzia batetik bestera. Oraindik ez daukat asmorik. 28 urtetik aurrera pasatu behar omen da, baina horrek sakrifizio handia eskatzen duelakoan nago.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak