Udala: Udalbiltza
: Udalbiltzaren mozioa
Udalen atxikimendu bila azaroan
Udalbiltzak honako mozioa aurkeztu du Euskal Herriko udal guztietan, eta haien atxikimendua nahi du lortu hil honetan bertan.
Udal hautetsiek eta udalek osatzen dugu Udalbiltza. Udal hautetsiek eta udalek babestu, indartu eta garatu behar dugu Udalbiltza, gure erakunde nazionala.
Udalbiltza bezalako erakundeak behar ditu Euskal Herriaren eraikuntza demokratikoak, auzolanean, borondatez eta denen partehartzez osatua eta egituratua, inongo inposaketa eta zatiketarik gabe.
Euskal Herriko udalen arteko harremanak sakontzeko, senidekidetzan lan egiteko eta Euskal Herri osoaren alde aritzeko sortu da Udalbiltza. Hau kontuan izanik, ..... udal taldeek udalbatzarrari erabakiok hartzea proposatzen diote.
- Udalbiltzaren helburuak, egitasmoak eta izatea bere egiten du ...... Udalak.
- Bertako kide izateko borondatea adierazten dugu, bidebatez.
- Udal erabaki honen berri Udalbiltzari emango zaio.
- Komunikabideen bitartekoz udalak herritarrei jakinaraziko die udalbatzak hartutako erabakia.
|