Udala: Udalbiltza
: Miren Odriozola (EHko bozeramailea)
ŤOndo legoke Azpeitiak bere diagnostikoa egiteať
Udalbiltza, Euskal Herri mailako lehen erakunde nazionala dela dio Miren Odriozolak, eta Azpeitiak jarrera pasibo batean ez lukeela egon behar.
|
|
Miren Odriozola.
|
|
EHko zinegotziok ere Udalbiltzaren alde zaudete. Zergatik iruditzen zaizue erakunde garrantzitsua?
Euskal Herri mailako lehen erakundea delako, eta Euskal Herriaren gorpuztea bideratzeko sortu delako.
Eta zuk diozun gorpuzte horretan zertan lagundu dezake Azpeitiak?
Lehendabizi esku artean dugun mozioa onartu behar du udal gisa. Baina hau ez da alderdi politikoon kontua soilik, herritarrek eta taldeek ere parte hartu behar dutelako.
Nola irits daiteke, ordea, Udalbiltzaren kontua herritarrengana?
Udalak garrantzia handia emanez informazioari eta komunikazioari. Udalbiltzari buruzko idatziak-eta etxeetara bidal ditzake, hemen dugu herri aldizkari hau, hor dago Kaito Telebista, hor Loiola Herri Irratia... Eta horretaz guztiaz gain, jendearekin zuzenean egon behar du.
Azpeitia oso herri garrantzitsua izan al daiteke Udalbiltzan?
Horixe baietz! Kontuan hartu behar da ia hamalau mila biztanleko herria izanik ordezkari politiko denok abertzaleak garela, eta herritarren %87k euskaraz badakiela.
Zer ekimen ditu buruan EHk?
Udalbiltzak Euskal Herri mailako diagnostikoa egin behar duen bezala, ondo egongo litzateke Azpeitiko Udalak Azpeitiko diagnostiko zabala egitea. Udalbiltzari lana errazteaz gain, geu nola gauden jakiteko balioko luke.
|