Udala: Udalbiltza
: Javier Beobide (EAko bozeramailea)
«Azpeitiak zeresanik edukiko du Udalbiltzako zenbait arlotan»
Javier Beobidek uste du bakea lortzeko eta eraikuntza nazionalerako erakunde garrantzitsua dela Udalbiltza.
|
|
Javier Beobide.
|
|
Zergatik iruditzen zaizu garrantzitsua Udalbiltzaren sorrera?
Euskal Herriak gaur egun bizi duen egoerarekin bat dator. Bakea lortzea da EAren helburu nagusiena, eraikuntza nazionalaren aldeko apustua egin behar dugula ahaztu gabe. Hori dela eta, une aproposa iruditu zaigu Euskal Herri guztiko hautetsien biltzarra osatzea. Horri esker, egun zatituta dauden lurraldeak gertuago izango dira, eta, bide batez, bakea lortzeko urrats garrantzitsua dela uste dugu.
Zertan lagundu dakioke Azpeitiak Udalbiltzari? Herri garrantzitsua bilaka al daiteke?
Euskal Herriko udalerri guztiek zeresan handia dute. Eta, dudarik gabe, Azpeitiak garrantzia handia izango du Udalbiltzan, udaleko 17 zinegotziak bertan daudelako.
Zer gairi emango dio Azpeitiak Udalak garrantzirik gehien?
Gaur egun garrantzitsua da Euskal Herriaren diagnostiko zabala egitea, eta Azpeitiak zeresanik badu zenbait arlotan: euskara, kultura, kirola, lurralde antolamendua, garapen ekonomiko-soziala...
Zerekin geratu zineten Udalbiltzaren sorrera egunean?
Euskal Herriko hainbat hautetsi, alkate eta jendek Udalbiltzan konfiantza dutela jabetu ginen orduan.
|