Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  1999-11 »  Udalbiltza »  Jose Mari Bastida

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala: Udalbiltza : Jose Mari Bastida, Azpeitiko alkatea (EAJ)

«Asko aporta dezakegu, edozeinek baino gehiago»

Zuzen-zuzenean hartu du parte Bastida alkateak Udalbiltzan, eta oso gustura da abertzaleak elkartu direlako.

Jose Mari Bastida, Udalbiltza sortu zen egunean
Jose Mari Bastida, Udalbiltza sortu zen egunean.    (Egunkaria)

Erakunde garrantzitsua iruditzen al zaizu Udalbiltza?

Oso garrantzitsua. Lehengo aldiz alderdi abertzaleok elkartu egin garelako, eta nik horri garrantzia handia ematen diot.

Zer-nolako inpresioarekin atera zinen Euskalduna Jauregitik Udalbiltzaren sorreran?

Onarekin, baina Iruñeko lehen biltzar hark inpresio handiagoa egin zidan, neuk parte hartu nuelako hura antolatzen, orduan mahaian egon nintzelako... Hala ere, Euskaldunakoa izugarria izan zen.

Zer paper joka dezakete udalek?

Handia, Euskal Herrian udalek indar handia eduki izan dutelako, gauza asko egin direlako udalen inguruan, eta, alde horretatik, hau beste ekintza bat da.

Eta Azpeitiko Udalak zertan aporta dezake?

Nik uste aportazio handia egin dezakegula guk. Orain zaila da esatea zertan, Udalbiltza azterketa orokorra egiten ari delako. Baina gure udal honek beste edozeinek baino aportazio handiagoa egin dezake, Azpeitiko Udalean ordezkari guztiok abertzaleak baikara.

Herritarrengandik erakunde gertukoena udala izateak zeresanik izan al dezake?

Dudarik gabe, nik beti esan izan dudalako udaletxea dela jendea errazen hurbiltzen den erakundea, txarrerako zein onerako. Geu ere saiatuko gara azpeitiarrei Udalbiltzari buruzko informazioa zabaltzen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak