|
|
|
Laburrak
: Erretratutan
Artolaren erakusketa egon da Antxietan
Mila Artola margolari azpeitiarraren koadro-erakusketa bat egon da urrian Antxieta Etxean. Milaren 40 bat koadro egon dira bertan, Kutxako gizarte-ekintzak antolatuta. Bigarren aldia da margolari azpeitiarrak erakusketa bat jarri duela herrian; aurrekoa oraintxe dela bost bat urte izan zuen. Lanbidez irakaslea da Mila, baina zaletasun handia du artearekiko, eta jadanik hainbat koadro margotu ditu. Azkeneko
denborale luzean Donostian bizi da.
|