Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  1999-11 »  Iritzia »  Erran zaharretan

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Erran zaharretan, gezur guti!

Alaitz Olaizola

Abuztuan zehar, 14.000 atsotitz irakurtzeko beharra sortu zitzaidan. Hasieran gogoz ekin nion irakurketari; gero, gogoz baino gehiago beharrez eta hala ere atsotitz bakoitzaren magiaz gozatuz.

Teknologia nagusitzen ari den gaur egungo gizartean, iraganeko esentziaren bila abiatzeko gogoa piztu zitzaidan bapatean eta Gotzon Garateren atsotitz bildumak horretarako aukera aproposa eskaini zidan. Atsotiz anitz, garai ezberdinen islada zuzena direla, jakin bagenekien. Pentsatzen nuen ere bai, garaiak aldatuak zirela, hala ote? Dagoeneko, ni ez nago horretaz hain seguru.

Zertarako baina euskal altxor preziatua, liburu bateko orrien artean itsatsia baino geratuko ez bada?

Aske denaren eskubideei atxikiz, arbasoen jakituria elkarbanatzen zilegi badela iruditu zait eta horretarako aukera aproposa eskaini didatela aprobetxatuz, azkenean herrian herri aldizkari bat izanen dugula ezin sinetsita, euskal atsotitz ezagun eta ezezagunagoak eguneroko bizipenetan eta iritzietan uztartuak berreskuratuko ditugu.

«Erran zaharretan, gezur guti!!».

Bota begirada bat inguru hurbilari, eta ausartu gero gezur handiak esaten ote ditudan esatera. Bueno, nik akaso bai, erran zaharrek ez.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak