Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  1999 »  Azaroa »  Iritzia »  Jaso buruak...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

Jaso buruak eta: enbido!

Fernando Morillo

Guztia alda dezagun, guztiak berean iraun dezan. Hori esan zuen behin norbaitek, eta ezin uka logika apurra bazuenik. Oso harira dator horixe. Begiak pixka bat zabalduz gero, edonor ohar baitaiteke aldaketa garaietan buru-belarri murgildurik gaudela. Eta jolasteko ordua iritsi dela. Egin zuen apustuak, jaun-andreok, jokoa hastera doa eta!

Aldaketak, arriskutsuak ere badira, noski. Txinatarrentzat, adibidez, madarikazio latza da horrelako aro batean bizitzea. Eta txinatarrak ez dira batere inozoak gero. Hala eta guztiz ere, hori dena baino askoz garbiagoa, zera da: mutatzen ez dena, hilik dagoela. Kitto. Hor ez dago besterik. Ez ez dugu, besteak beste, Azpeitia hil dadin nahi, ezta? Orain arte egin –ahal izan?– ez dugun dena eraikitzeko uneak datoz. Gogorrak. Baina halabeharrezkoak, aizue. Aldizkari berri bat! Hau hasi da mugitzen, hara. Erronka berriak egiteko –eta onartzeko!– garaia da, azpeitiarrok. Zer demontre, jaso ditzagun buruak: ENBIDO!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak