|
|
|
Gutunak
‘Tragaperras’ delakoak direla-eta
J. Larrañaga
Orain dela gutxi izan da arazo larri bat herriko famili batean, famili hartako batek tragaperrasetan egun batean hamar mila duro gastatu zituelako. Eta tristea da. Tristea, batetik, hor dirua jokatzea, eta horren morroi edo gaixo izatea. Eta tristea, bestetik, Azpeitian jende asko izatea hor jokatzen duena egunero. Tabernek dirua irabaziko dute makina haiekin, baina maiz arrazoi moralei lehentasuna eman behar zaie. Adibidez, horrelako makinak ez jarriz.
|