Gutunak
Aukera bat
Iosu Badiola Uzin
Azpeitiarroi, azkenean, herri aldizkari honen bitartez etorri zaigu geure kezka, pasadizu kexa, esker on eta abar zuzenean herriaren aurrean azaltzeko aukera.
Oso aukera ona delakoan nago, eta denoi gonbitea luzatzen dizuet bertan parte hartzeko.
Eta helburu hori bete nahian, dagokionari, alde batetik, proposamen batekin hasiko naiz: Olatzko Amaren Plazan erdi-erdian dagoen lore-ontzi-eserleku borobil horretan (lorak zenbat irauten duten ikusiz), ez al litzateke hobe izango zuhaitz txikiren bat edo batzuk landatzea? Bai itxura aldetik, baita diru aldetik ere askoz aberasgarriagoa izango dela deritzot.
Beste aldetik, eskaera bat: auzo honetan bizi garenok eskertuko genuke gure auzoko argiak beste auzoetakoekin batera piztea, atsekabea ematen baitu herri osoa argiak piztuta dagoela gure auzoa ilun-iluna ikusteak.
|