Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia: gida komertziala »  Honi buruz
 
Azpeitiko Gida Komertziala
 

 GIDA

 

Zer da Azpeitiko Gida Komertziala?

Zer da Azpeitiko Gida?

Azpeitiko komertzio edota negozio mota guztien gida. Bertan, herriko denda, taberna, arrandegi, ile apaindegi, banku... eta abar agertzen dira, guztion eskura izango den informazio baliagarria emanez: telefonoak, helbideak, webguneak eta abar.

Zein da Azpeitiko Gidaren helburua?

  • Uztarria.com-en erabiltzeentzat beste zerbitzu bat ematea, une oro ikusgai egongo den direktorio baten bidez.
  • Gidan agertzen diren negozio guztiei eskaparate argi bat eskaintzea.

Zein negozio azaltzen dira gidan?

Herriko guztiak, beren identifikazio datuekin: izena, helbidea eta telefonoa.

Bakarren bat falta dela ikusten baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan formularioa beteaz.

Negozioaren datu gehiago emateko, zer?

Negozio horrentzat orri propio bat sortu dezakezu Gidaren barruan. Adibidez: www.uztarria.com/gida/sugoi

Zein dira datu gehiago ematearen abantailak?

Hauexek guztiak:

  1. Zeure negozioaren helbide propio bat izango duzu.
  2. Han datu gehiago jarri zenitzake: datu gehigarriak, deskribapena, logotipoa, argazkiak eta mapa bidezko kokapena.
  3. Jardueraren araberako zerrendetan, zure izena indar gehiagorekin erakustea.
  4. Uztarria.com-eko portadan, gidaren atalean, noizean behin zure negozioa azaltzea.
  5. Uztarria.com-eko bisitariengana hobeto iristeko aukera.
  6. Google eta beste bilatzaileetan hobeto posizionatzea.

Ba al dago beste biderik horretarako?

Bai. Laster, beste aukera hauek ere eskainiko dira:

  • Blog komertzialak
  • Webgune propioak.

Nork egin eta kudeatuko ditu negozioen informazio orriak?

EREGI enpresak, Uztarriarekin elkarlanean.

Harremanetarako, zer?

Negozioren bat falta dela uste baduzu, mesedez, jarri harremanetan Uztarriarekin formularioa beteaz.

Nahiago baduzu, jarri harremanetan EREGI enpresarekin zuzenean. Helbidea eta telefonoa-eta euren orrian aurkituko dituzu.

Zein dira eman beharreko urratsak?

Jarri harremanetan gurekin eta ondoren komertzial baten bisita izango duzu, gidan jarri beharreko datuak eta eskatzera: negozioaren azalpena, argazkiak, logotipoa, eta abar.

Zein da zerbitzu honen prezioa?

  • Direktorioan agertzea: doan
  • Orri propio bat izateagatik: urtean 30 euro. (Orria egitea bera, lehen urtean, beste 30 euro)
  • Blog komertziala eta webgune propioen prezioa, zehazteko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak