HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
|
 |
|
|
 |
ORRI HAU...
|
 |
|
|
 |
|
|
Nire konpromisoak
- Euskara ikasiko dut.
- Neure euskara maila hobetu egingo dut.
- Euskara erabiliko dut (tabernetan, koadrilan, saltokietan, etxean,elkartean, lanean...).
- Lehen hitza euskaraz egingo dut edozein erakunde, elkarte edo enpresatan.
- Telefonoz ere lehen hitza euskaraz egingo dut.
- Gure etxeko telefonoko erantzungailuko lehen hitza euskara izango da.
- Lagunei mezuak euskaraz bidaliko dizkiet sakelako telefonotik eta ordenagailutik.
- Euskaldun gisa identifikatzen nauen zerbait erabiliko dut.
- Seme-alabak D ereduan eskolatuko ditut.
- Kide naizen elkarte, talde eta abar guztietan euskararen presentzia bermatuko dut.
- Idazkietan eta elkarrizketetan, euskarazko toponimoak eta kale izenak erabiliko ditut.
- Aukeran ikasketak euskaraz egingo ditut.
- Azterketak eta lanak euskaraz egingo ditut.
- Literatura unibertsalezko liburu bat irakurri behar badut euskarazko bertsioa irakurriko dut.
- Euskal Kulturaren ekoizpenen eta euskarazko produktuen jatorrizko bertsioa erosiko eta lehenetsiko dut.
- Euskarazko hedabideak kontsumituko ditut (egunkariak, irratiak, webguneak, aldizkariak, telebistak...)
- Euskal prentsako harpidetzaren bat egingo dut.
- Pelikula euskaratuen kasuetan euskarazko bertsioa hautatuko dut.
- Euskaraz dauden programa informatikoak lehenetsiko ditut.
- Euskarazko zerbitzua ematen duten, normalizazioan abiatu diren edo Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak lehenetsiko ditut.
- Aseguru-polizak, etxeko administrazioaren aktak eta dokumentuak, gas, argindar eta ur hornitzaileen kontratu eta agiriak euskaraz jasotzeko eskaria egingo dut.
- Fakturak euskaraz bidaltzea eskatuko dut.
- Fakturak erdara hutsez jasoz gero ez ditut ordainduko.
- Aukeran, etiketa euskaraz duten produktuak aukeratuko ditut.
- Euskaraz ez dauden agiriak ez ditut sinatuko.
- Kontratuak eta nominak euskaraz eskatuko ditut.
- Administrazio publikoaren aurrean euskara erabiliko dut.
- Justizia administrazioan ez dut itzultzailerik onartuko.
- Neure inguruan ikusten ditudan hizkuntz eskubideen urraketen berri emango diot Behatokiari. (www.behatokia.org edo 902 194 332)
|