Uztarria.com: Hizkuntza eskubideak

Uztarriaren oharra atal honetaz
Uztarria Komunikazio Taldeak euskarari buruzko web atal honekin eten bat egin nahi du, atala bera berriro definitzeko asmoz.

Baite Euskara Elkartea 2001ean— sortu zuen euskalgintzak —Uztarria Kultur Koordinakundeak, tartean—, eta 2003 bukaeran Baitek eta Uztarriak bat egin zuten, Euskara arloa Uztarria elkartean txertatuz. Horko Euskara taldeak webean euskarari buruzko atala sortzea proposatu zuen, iritziak-eta idazteko jendeak, eta 2004ko maiatzetik izan da atal hau uztarria.com-en.

Lehengo larunbatean Uztarriak bukaera eman zion kultur koordinakunde izateari, eta orain Komunikazio Taldea baino ez da. Koordinakundeak berak zapatuan adierazi zuenez, herrian erronka nagusietakoak berriro euskara elkartea sortzea izan beharko luke.

Bitartean, uztarria.com-ek kendu egingo du gune hau. Euskalgintzak euskara elkartea sortu eta honek atala —berdefinituta— berriro martxan jartzea proposatuko duelakoan, laster arte.

Azpeitianean
Lehengoan Azpeitia tabernan sartu nintzen eta telebistan Athleticen partidua -Athletic zaleak dira- euskaraz zeukaten jarrita. Herriko betiko taberna hoietako batek euskararen aldeko pauso hori emateak poztu egin ninduen.

Aitor Arana galdutako euskalkiak ikertzen
Aitor Arana idazle, itzultzaile eta ikertzaileak hiru liburu berri aurkeztu ditu Nafarroako euskalki galduei buruz. Bertan, Ameskoako, Elortzibarko eta Ezkabarteko aldaerak jasotzen ditu. Hiria argitaletxeaarekin, "Lingua Navarrorum" bilduma osatzen duten 24 liburutatik, 11 kaleratu ditu jada.

"Iruñeko euskara gaur egungo euskara batuaren oso antzekoa zen. Askotan entzuten diegu Nafarroako agintariei euskara batua kanpoko gauza dela, artifizialkeria, Gipuzkoatik ekarria. Eta ez, euskara batua oso ondo egina dago. Erdiguneko hizkerak erabiliz sortu zen eta erdigunean dago bete betean Nafarroa Garaia" dio idazleak.

"Euskara galdu duten ibar hauetan, gero eta euskaldun berri gehiago dago, eta, ondorioz, gero eta jende gehiago dago bertako euskara, bere euskara nolakoa zen jakin nahi duena. Horientzat ari gara liburu hauek argitaratzen" esan du Aranak.

Zuk erregistratu euskaraz umea?
Umeak euskaraz erregistratzeko oztopoak eta debekuak daudela esan du gaur (astelehena) Behatokiak. Zuk erregistratu euskaraz umea Azpeitiko Epaitegian?

Hau da Euskal Herrian ezin euskaraz bizi ezina!

Zein dago zapaldua hemen?

Indar erraldoi hura
Gaur (otsailak 22) leitu dut Berria-n: "Serbiako zoko guztietatik joandako 150.000 herritarrek manifestazioa egin dute Belgraden Kosovoren independentziaren kontra".

Gaur bost urte Donostian manifestazio handi bat izan zen, Egunkaria-ren itxieraren kontra (bideoa). 100.000 lagun bildu ginen (argazkian, manifestazioko irudi bat).

Hamar milioi lagun bizi dira Serbian, eta Kosovo handik bereiztu dela-eta protesta egiteko 150.000 lagun elkartu ziren atzo. Hiru milioi lagun bizi gara Euskal Herrian (horietatik 700.000-edo gara euskaldunak), eta euskarazko egunkariaren itxieraren kontra egiteko 100.000 lagun bildu ginen gaur bost urte.

Ez dakit benetan ohartzen garen zer garrantzi izan zuen Donostiako mobilizazio hark.

Dena dela, Kike Amonarrizek herenegun Andoaingo ekitaldian duela bost urte zioena berriro ekarri zuen gogoratu: "Jakingo al dugu sortu den indar erraldoi hau mantentzen?".

Jakin al dugu? Azpeitian bai?

'Público'
Herenegun (otsailak 19) bost urte Azpeitian izan zen Martxelo Otamendi Egunkaria-ko orduko zuzendaria hitzaldia ematen, eta ondorengo orduetan egin zuen operazioa Guardia Zibilak, hura eta beste hainbat lagun atxilotu eta Egunkaria itxiz.

Ezer berririk ez dut esan. Ondoren dator zerbait berria. Hau da, Espainiako egunkari batek elkarrizketa egin dio Martxelo Otamendiri —atzo (otsailak 20)—, euskarazko kazeta haren itxieraren bosgarren urteurrena kari. *Público*-k egin dio, eta hementxe duzue, nahi izanez gero. Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako eta EAko lehendakari ohiaren iritzi artikulua ere bazetorren atzo egunkari berean Egunkaria-ren gaiaz (hemen).

Espainiako hedabideek euskal gaiei ematen dien tratamendua ikusita, salbuespen dira aipatutako bi artikulu horiek.

Epaiketa baino lehen mugitu
Sebastian Lizaso bertsolariak lehengo astean Egunkariaren aldeko ekitaldian esana:

"Epaiketa honen harira, argi eta garbi ikus dezakegu, alde batetik, hamar edo hamaika lagunen etorkizuna jokoan dagoela. Baina, beste alde batetik, euskalgintzaren etorkizuna ere kolokan egon liteke, horrek denak aurrera eginez gero. Orduan, inoiz baino beharrezkoago da jendearen protesta kalera ateratzea. Herritarrak eta gu denok kalera irten gaitezen garrantzi handia dauka. Horrekin batera, auziari aurre egin ahal izateko, epaiketa iritsi baino lehen egin behar da indarra. Saioa ailegatu baino lehen zabaldu behar da epaiketaren kontra dagoen indar hori guztia. Izan ere, epaiketa aurretik etorriz gero, jadanik berandu izan liteke".

Txetxu Urbietaren mahaia
Bihar (igandea) izango da Hiru Erregeen Mahaia Euskadi Irratiko kirol irratsaioaren 500. programa. Txetxu Urbieta herrikidea dugu bertako gidarietakoa. Aste bukaeratan izan ohi da saioa (tarteka, astegunetan ere bai), eta bost bat orduan aritzen dira, zuzenean. Badute meritua, arrunt zaila baita euskaraz tankera horretako programa bat egitea. Eta, gainera, irratsaio duina da -hori da garrantzitsuena-.

Udalaren bandoa
Gaur ikusi dut karreretan ANVren kontrako erabakietaz-eta Azpeitiko udalaren bandoa, Iñaki Errazkin alkateak sinatuta. Dena euskaraz dago. Oker ez banago, aurreko udalak bandoa beti bi hizkuntzatan ateratzen zuen: euskaraz eta gaztelaniaz. Aurrerapausoa eman da beraz.

Euskaraz egitea garestiegi...
Goiko dendakoek bi gauza jarri dituzte beherapenetan: dendako produktuak eta euskararen erabilera. Itxura denez, euskaraz idazteari garesti iritzi diote.

Uztarria herri aldizkariaren otsaileko zenbakitik hartua da iruzkina.