Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Uztarriaren hitzaldiak »  Paula Kasares

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Paula Kasares

Baite Euskara Elkarteak antolaturik 2003ko urtarrilaren 15an Aitonena aretoan Behatokiko arduraduna zen Paula Kasaresen hitzaldi interesgarria izan genuen.

Baite Euskara Elkarteak antolaturik 2003ko urtarrilaren 15an Aitonena aretoan Behatokiko arduraduna zen Paula Kasaresen hitzaldi interesgarria izan genuen. Hona pasarte batzuk:

“Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsalak hizkuntza aipatzean esaten da: “Edozein gizarte ,lur eremu zehatz batean (eremua errekonozitua izan ala ez) historian zehar lur eremu batean izan den gizartea, bere burua herritzat daukana, hizkuntza komun bat darabilena kideen arteko komunikazio naturalaren eta kultur kohesioaren bidetzat…” Lurralde bateko berezko hizkuntza edo hizkuntza propioa izan nahi duen lurralde horretan historian zehar ezarritako komunitatearen mintzagaiari egiten zaio erreferentzia. Eta Ondoko puntu batean dio:” Berez hizkuntza guztiek, hizkuntza komunitate guztiek, eremu propio batean historikoki bizi izan diren hizkuntza komunitate guztiek badituztela eskubide norbanako edo indibidual batzuk eta kolektibo batzuk. Eskubide indibidualak batzuk hiztun gisa eta eskubide kolektibo batzuk hizkuntz komunitate gisa… Eta hizkuntza komunitate orok eskubide berdinak ditu (Hizkuntza komunitate guztiek dituzte eskubide berberak); hau da Hizkuntza Eskubiden Deklarazio Unibertsalaren planteamendua”…Teorian zer dagokion hizkuntza komunitate honi: Munduko edozein hizkuntza komunitateri dagokiona”

“Gaur egun 5 estatus juridikoen pean dago hizkuntza. Alde batetik hemen dugu Iparraldea; euskarak ez du errekonozimendu jurudikorik . Hegoaldean errekonozimendu ofiziala bada EAEn (hemen lurralde osoan) Nafarroan eremu txiki batean bakarrik bestean ez ofizialtasuna, eta hau da egoera. Guztiz egoera jurudiko diferentea da administrazioka nahiz hizkuntza , hizkuntza berezkoa izan lurralde osoan.”

“Iparraldean euskarak ez du inongo errekonozimendu ofizialik… 1992. urtean Frantziako Konstituzioa aldatu zuten (moldatu zuten) hain zuzen ere esaldi bat sartzeko eta sartu zuten esaldia izan zen : “Frantsesa Errepublikaren hizkuntza da…” Duda baldin bazegoen duda kentzeko… Gaur egun zaila da pentsatzea hizkuntza batek bizirauten ahal duela baldin eta ez badu tokiko administrazioen eta botere publikoen babesa eta errekonozimendua.”

“89. Urtean Baionako auzitegian 2 akusaturi ez zitzaien onartu beren burua euskaraz defendatzea; 91. Urtean ikastetxe bateko 2. mailako ikasleei ukatu egin zitzaien azterketak euskaraz egiteko eskaria, 92 .an Parisko Stoller prokuradoreak euskararen erabiloena ukatu zien Iparraldeko nahiz Hegoaldeko akusatuei…”

“Gaur egun bada duela 2 urte edo antolaturik (sorturik) Hizkuntza Kontseilua izeneko foroa nolabait esateko …eta urrats batzuk ematen ari dira irakaskuntzan, komunikabideen alderdian, edo erabilera publikoari dagokion eremuan euskarari praktikotasuna eta lekua emateko. Baina gehiago bere filosofia da, ofizialtasuna ez dugu, beraz hasi gaitezen lanean eta gauzak “de facto” eta erreal egiten.”

“Hegoaldean euskarak duen egoera jurudikoa azaltzeko 78 ko Konstituzioatik hasi behar dugu… Nafarroan 86an euskararen legea onartu zuten eta euskararen legea onartzearekin ezarri zen Nafarroan gaur egun ezagutzen dugun hizkuntza eremu hoiek . Iparraldean eremu txiki samarra…morroitza handia du (morroitza ekonomikoa) hiriburuarekiko. Hemen euskara ofiziala gaztelaniarekin batera eta zatitze horren arabera ofizialtasun hori gezurrezko ofizialtasun ere izan daiteke. Erdialdean eremu mistoan, hemen ez da hitzegiten estatus ofizialez baina bai herritarrei aitortzen zaie zenbait eskubidez eta hegoaldean eremu ez euskalduna ezagutzen dena eta herritarre ez zaie iha eskubiderik onartzen. … Hasteko Nafarroako Gobernuak aitortu zuen antolatze jurudiko linguistikoa zalantza handikoa da ez delako aurrikusten bete betean Konstituzioaren 3. Art Puntu horretan 82-ko Foru Hobekuntzak esan zuen “euskara ofiziala izanen da euskara hitz egiten den Nafarroako tokietan (en las zonas vascoparlantes) baina 86. ko legeak ez du esan en las zonas vascoparlantes ; zona vascofona esan zuen. Eta vascofona ere zer ote den … Ez dakigu ze irizpide jarraitu zioten hori esateko ; arbitrario samarra izan daiteke…”

“Nafarroan hautatu zen irtenbidea ez zen Nafarroa den bezalakoa zegokion irtenbide bakarra ; hori hautaketa politikoa izan zen eta zatikizuna izan zitekeen beste modu batekoa, hori garbi dago. Garbi da edozein erabakiak badituela ere bere ondorioak eta erabaki horrek ere izan ditu bere ondorioak. Adibidez hezkuntza hartzen badugu ,irakaskuntza Iparraldean gurasoen esku dago haurrak igortzea euskaraz ikasteko D eredua edo nagusiki gaztelaniaz ikasteko eta euskara soilik ikasgai gisa ikas dezatela. Eremu mistoan teorian bai , legeak hala dio, baina gero zenbait ratio ezarri zuten eta gero ratio hoiek hor iraun dira …oso ratio haundiak dira ez bakarrik hiriburuan are gehiago herrietan horrek esan nahi du behin baino gehiagotan gertatu dela (2 aldiz gertatu da) 18 haur bilduta Nafarroako Gobernuak D ereduko gelarik ireki nahi ez izatea orduan gurasoen eskuetan dagoen aukera baldintzatua da eta eremu ez euskaldunean irakaskuntza publikoak ez du hartzen euskarazko eredurik …D ereduan ikasteko aukera bakarra ikastolak dira.”

“Pentsa dezagun, administrazioaren Nafarroako Gobernuaren administrazio gune nagusiak? Iruńean. Non daude hospitalak? Non daude unibertsitateak? Non daude Nafarroako Auzitegi probintzialak?Non daude kominikabide handienak? Zuk aitortzen badizkiozu herritarrei administrazioarekiko eskubideak baina eskubide hoiek gauzateko eremu fisikoa eremu horretatik kanpo kokatzen baldin badituzu garbi da eskubide hoiek ezin direla gauzatu eta Nafarroako antolamendu jurudiko linguistiko honetan hiriburuari estatus berezia eman ez izanak ekarri du ondarean hemen iparraldean (Nafarroako iparraldea) dauden ofizialtasunak, gezurrezko ofizialtasuna gisa dela esan ahal izatea.”

“Egoera horrela aldatu zutenek ez zuten seguruenik inondik inora espero 16 urtetan (15 urtetan) muga guziak jarrita ere euskarak egiten ahal zuenik horrelako hedatze, horrelako zabaltze soziala. Eta batez ere hori aipatu izan da Nafarroako eragileak 2 izan direlarik Nafarroako oraingo hizkuntza egoera eztabaidatzeko; hori aipatu izan da arrazoietako bat gisa. (Nafarroako Gobernuak hartu duen inflexio puntu hori) Hizkuntza politika horren aldaketa etorri da egoera haientzako sobera ona zelako ; haien ikuspuntutik euskarak sobera egoera ona zuelako. Nik ez dakit , hori aipatua izan da eta horri nonbait berriro mugak jartzeko etorri dela orain dugun inboluzioa; eta inboluzioa nabaria da atzera jotze legislatiboa ere izan da …”

Azkenik, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), euskara ofiziala da eta teorikoki egoera ona dela ematen badu ere, praktikan hau ez da horrela gertatzen eta arazoa inplementazioan datza . Honen adibidea osasungintza da , non Osakidetzaren oposaketetan ez den postu bakar batetan ere hizkuntza perfilik eskatzen. Beste arlo batzuk ere erakusgarri dira ; horrela, hezkuntza arloan hainbat ikasgai oraindik ezin dira euskaraz ikasi . Justizia arloan ere euskara ez dagoela bermatua esan behar .

Bukatzeko, Behatokiari dagokionez, egoeraren azterketa objetiboa egin eta euskarari egindako urraketak salatzen dituela esan behar. Kontsulta juridikoak, aipamen positiboak eta kexak jasotzen dira bere telefonoan (902 194 332). 2002.urtean 1018 dei izan ziren, hauetatik 802 kexak zirelarik. Kexak egiteaz gain komenigarria da baitaere erreklamazio orrietan (hoja de reclamaciones) hau salatzea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak