Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2004 urtea »  22. zenbakia 2004ko martxoa »  Landatek Bulego Teknikoa

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

GAIZKA LARRAÑAGA l landatek bulego teknikoa (‘bai euskarari ziurtagiria’ du)

“Euskalduna ez da hitzez bakarrik izaten, hori egunero erakutsi egin behar da”

Iaz izan zen Bai Euskarari Ziurtagiria banatzeko ekitaldia Azpeitian. 25 erakundek lortu zuten (aurretik beste 11k zuten), eta Landatek Bulego Teknikoa izan zen haietako bat. Gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriaren mailarik gorena eskuratu zuen: Guk zerbitzua eta lana euskaraz. Arkitektura eta nekazal ingenieritza zerbitzua ematen duen bulegoa da Landatek, eta Santiago 18an du egoitza (eskubikoa da Gaizka Larrañaga).

 
  • Zergatik hasi zen Landatek Bulego Teknikoa Bai Euskarari Ziurtagiria prozesuarekin?

    Guk euskaraz lan egiten dugulako. Berez, Bai Euskarari Ziurtagiria edukitzeko beharrik ez legoke euskararen egoera normalizatua balego. Baina oraindik ere egoera ez denez normalizatua, euskararen aldeko konpromisoak hartu eta bete behar dira, eta hori erakutsi egin behar da, egunero. Izan ere, euskalduna ez da hitzez bakarrik izaten, hori eguneroko erakutsi behar da.

  • Zer konpromiso hartu zituen Landatek Bulego Teknikoak?

    Hutsune txiki batzuk genituen: kontratua, nominak eta estatutuak gazteleraz zeuden. Horiek euskaratu ditugu; beraz, esan dezakegu erabat euskaraz lan egiten dugula.

  • Zer suposatzen dizue Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeak?

    Egunerokotasunean euskalduna izatearen adierazgarria da. Zerbitzua euskaraz eskaintzeko gai gara; baita lana euskaraz egiteko ere. Azken batean, euskaraz bizitzeko gai gara, eta hori adierazten dugu ziurtagiri honen bitartez.

  • Bai Euskarari Ziurtagiria, euskararen normalizazio bidean beharrezko iruditzen al zaizue?

    Bai, jakina dela beharrezkoa. Ideala zera litzateke: inork honen beharrik ez ikustea. Baina euskararen egoera ikusirik, behar dela ikusten dugu eta garbi dago erakunde gehiagok lortu beharko luketela Bai Euskarari Ziurtagiria; zenbat eta gehiagok orduan eta hobeto, eta ea egoera honetan ziurtagiria lortzen ez duenak lotsa pixka bat sentitzen duen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak