HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
|
 |
|
|
 |
ORRI HAU...
|
 |
|
|
 |
|
|
Iņaki Lasa: Akordio soziopolitikoa plazaratu nahi dugu ekainean, San Mameseko ekitaldian
Berria (2004-01-25)
Hizkuntz eskubideak! De-non konpromisoa ekimena aurkeztu zenuten duela bi aste. Ekainaren hasieran izango da ekimen horren gailurra, San Mames estadioan. Zer aurreikuspen dituzue ekaina bitartean?
Normalizazio prozesua moteltzen ari dela ikusten dugu, badira datu objektiboak hori adierazten dutenak. Normalizazioaren eszenatokian tresna berriak jarri behar ditugu, aurrerapausoak azkarrago eta era eraginkorragoan emateko aukera izan dezagun. Akordio soziopolitikoa, Bai Euskarari Ziurtagiria eta herritarren konpromisoa izango dira aurkeztu berri dugun ekimenaren ardatz nagusiak. Hirurak dira garrantzitsuak.
Akordio soziopolitikorik egongo al da?
Nire ustez, bai. Martxoan hastekotan da bigarren fasea. Hauteskundeak daude tartean eta bukaera ekainean dugu. Akordio soziopolitikoa plazaratu nahi dugu San Mames estadioan. Herritarrak beren konpromisoekin, gizarte eragileak Ziurtagiriarekin eta akordio soziopolitikoa azaldu nahi ditugu han. Hizkuntz eskubideak! Denon konpromisoa ekimenaren hiru zutabeak fisikoki han nahi ditugu, honakoa aldarrikatzeko: "Hau prozesuaren hasiera da eta orain artekoa beroketa izan da. Hemendik aurrera, bagoaz".
Zuen proposamenetik lortutako akordiora aldaketarik egon al daiteke?
Bai, egon daiteke, baina gure proposamena estrategikoa da. San Mamesen irudikatu behar dugu epelak eman dizkigutela baina oso epe laburrean aurre hartu dugula: AEK jo zutela baina AEK hor dagoela, Martin Ugalde Kultur Parkea jo zutela baina hor dagoela, Egunkaria jo zutela baina Berria hor dagoela... guztietan altxatu garela; eta, gainera, iniziatiba politikoa hartu dugula orain eta bagoazela.
|