Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2004 urtea »  21.zenbakia - 2004ko otsaila »  Herriko 11 erakundek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria, Donostian

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Herriko 11 erakundek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria, Donostian

Herri mailan aritzen ez direnak dira; lehendik ere bazuten ziurtagiria, eta berritzea tokatzen zitzaien; guztira, Euskal Herriko 119 erakundek jaso zuten

Urtarrilaren 22an egin zen banaketa ekitaldia, Donostian, Kursaalen. Ordukoa da argazkia. 

Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia ospatu zen urtarrilaren 22an, Donosti-an, Kursaal aretoan. Guztira, Euskal Herriko 119 erakundek eskuratu zuten ziurtagiria, eta haien artean, Azpeitiko 11 eragilek. Une hauetan 600 baino gehiago dira Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakundeak. Eragile bakoitzak bere esparruan euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoak hartzeagatik ematen da ziurtagiria.

Azpeitiko 11 erakunde horiek (ondoko zerrendan daude) herri mailan aritzen ez direnak dira, hain zuzen. Lehendik ere bazeukaten Bai Euskarari Ziur-tagiria, eta orain berritzea tokatzen zitzaien. Azpeitian beste 25 erakundek ere badute ziurtagiri hori.

"Lan zoragarria"

Donostiako ekitaldian Joxe Joan Gonzalez Txabarri, Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan zuen euskarak "guztiak biltzeko gai" izan behar duela, "alderdikerietatik urrunduta"”. Era berean, ekitaldiak zorionak emateko eta hausnarketa egiteko eguna izan behar zuela nabarmendu zuen: "Euskalgintzan zauri eta eten ugari dago, eta horiek guztiak josi behar ditugu". Odon Elorza, Donostia-ko alkateak bere Udalak Kontseiluaren "lan zoragarriari" laguntzen jarraituko duela berretsi zuen, "euskara gizarte moderno eta teknologiko honetan lan egiteko tresna izateko". Xabier Mendiguren, Kontseilu-ko idazkari nagusiak zioen "euskararen normalizazio prozesuan gizarte arlo ezberdinetako enpresa eta erakundeen parte-hartzea bultzatu eta sustatzea" dela Kontseiluaren helburua, "eta ekitaldi hau ikustea pozgarria da".

Kursaalgo ekitaldian Azpeitiko Agirre oparidendako Iñigo Agirre, Lagun Onak Mendi Bazkunako Maje Larrañaga eta Uztarria ikusle moduan egon ziren.

11 eragileak

  • Bankoa-Crédit Agricole (Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria)
  • Kutxa (Bidean)
  • Iraurgi Ikastetxea –Euskadiko Irakaskuntzarako Erlijiosen Federakuntza– (Bidean)
  • Eroski S. Koop. (Bidean)
  • Eroski Bidaiak (Bidean)
  • ELE-Euskadiko Latxa-Ardien Hazleen Elkartea (Zerbitzua eta Lana Euskaraz)
  • GIFE-Gipuzkoako Frisoi Elkartea (Zerbitzua eta Lana Euskaraz)
  • GITXEZEL-Gipuzkoako Txerrizaleen Elkartea (Zerbitzua eta Lana Euskaraz)
  • GOE-Gipuzkoako Oilozaleen Elkartea (Zerbitzua Euskaraz)
  • GUREKO-Gurekin Kontatu Kooperatiba (Zerbitzua eta Lana Euskaraz)
  • HEBE-Herri Behi Elkartea (Zerbitzua eta Lana Euskaraz)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak