Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2004 urtea »  21.zenbakia - 2004ko otsaila »  Udalak eta Uztarriak adostasuna lortzeko aukera dago

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Udalak eta Uztarriak adostasuna lortzeko aukera dago

Urtarrilean Udalak egindako eskaintzaren ondoren, euskalgintzak akordioa ixteko sei puntuko proposamen zehatza egin dio

 
 
 

Euskalgintzak Azpeitian euskara normalizatzeko planaren diseinuan eta eguneroko lanean parte hartzeko Uztarriak Azpeitiko Udalari abenduan elkarlanerako aurkeztu zion proposamenaren ondoren, urtarrilaren 15ean Udalak bere eskaintza luzatu zion Uztarriari, eta euskalgintzak adostasuna lortzeko aukerak ikusten ditu: "Gure ustez, Udalak aitortzen du Uztarriak (euskalgintza biltzen duen erakundeak) beste status bat behar duela euskararen normalizazioa gidatzean. Uztarriak eguneroko lanean ere parte hartu behar duela dio Udalak. Eta herriko eragileek Bai Euskarari Ziurtagiria har dezaten, haiei gonbitea egingo zaiela".

Bilera horren ondoren, eta akordioa lortzeko asmoz, Uztarriak lehengo bere proposamena sakondu eta zehaztu egin du, eta Udalari eman dio, baita Aholku Batzordeko kideei ere. Laster egingo dute bilera Udalak eta Uztarriak.

Urtarrileko bileran, dena dela, biak ez zeuden ados Urola-Kostako Hitza-ren inguruan; Uztarriak uste du akordioan sartu eta diruz lagundu behar dela, "Hitza oso garrantzitsua izango delako euskararen normalizazioan. EBPNk berak dio estrategikoa dela herri komunikabideena".

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak