HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
|
 |
|
|
 |
ORRI HAU...
|
 |
|
|
 |
|
|
Euskararen normalizazioa
Azpeitiko Udalaren proposamena
Azpeitiko Udalak eta Uztarria Kultur Koordinadorak urtarrilaren 15ean bilera egin zuten, udaletxean, euskalgintzak "EBPN oinarri hartu eta hura aberasteko asmoz" egina zion proposamenaren inguruan Udalak zeukan erantzunaren berri izateko. Udaletik, Julian Eizmendi alkatea, Ana Mendizabal Euskara batzordeburua, Manuel Unanue alkateordea eta Patxi Saez udal euskara teknikaria joan ziren. Uztarriaren aldetik hiru ordezkari. Udalak bere proposamena azaldu zion Uztarriari, eta hauxe da Udalak berak, "Azpeitian EBPNren hedapenerako elkarlana" gaitzat hartuta, egin duen akta (Udalak esandakoa ageri da, besterik gabe; eta Uztarriak bere baimena du proposamen hori aldizkari honetan argitaratzeko):
a- "Eguneroko lanean” elkarlana.
- EBPNren baitako lanak egiteko zerbitzu enpresa (edota enpresak) hautatu ondoren, langileen beharra izango denez, langile horietako bat Uztarriakoa izatea eskatuko dio Udalak zerbitzu enpresari.
- Uztarriak izendatutako pertsona horrek merkataritza eta herri-elkarteen arloetan egingo du lan batik bat.
- Uztarriak parte hartze zuzena izango du gizarte eragileekin arloz arlo osatuko diren lan-batzorde guztietan eta arloz arloko ekarpenak egiteko aukera ere bai.
- Uztarriak aukera izango du, aldez aurretik, Aholku Batzordeari aurkeztu beharreko proposamen guztietan ekarpenak egiteko.
- Uztarriak izendatutako langileak lan-harremana zerbitzu enpresarekin izango du.
- Uztarriak izendatutako langileak enpresak ezarritako eskakizun guztiak izan eta bete beharko ditu.
- Planaren eta eguneroko lanaren gidaritza Azpeitiko Udalak izango du bere arduradunen bitartez.
b- ziurtagiria.
- Behin eragilea ziurtagiria jasotzeko prest dagoenean, Kontseiluaren ziurtagiria jasotzeko gonbita egingo zaio, izan ere, hori baita gaur egun Euskal Herrian ezagunena. Dena dela, Azpeitiko Udalak Azpeitiko herriaren alde egiten duten ahalegina aitortuko die eragile guztiei eta euskararen alde egindako lana agiri bidez aitortuko die.
- Agian, Kontseiluarekin akordio batera iristeko modua egongo da eta ziurtagiri mistoa sortzea posible izango da.
c- EBPN-ren zabalkundea.
- Planaren jarraipena egin eta gizarteari zabaltzeko prozesuan Hitza erabiltzeko konpromisoa hartzen du Udalak eta horretarako 5.000 euroko aurrekontua erabiliko du. Zabaltze prozesu horretan Azpeitian Zer?-ekin txandakatuz, maiztasun batekin, berriak, iritziak, publizitatea... argitaratuko dira.
|