Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2004 urtea »  20. zenbakia - 2004ko urtarrila »  Babes eskaeratik haratago

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Babes eskaeratik haratago

Pello Urzelai, Berria-ko kazetaria (Euskaltzale, 2003-ko abendua)

Erasoak eraso, etorkizunari begira neuralgikoa den sektore baten babesa antolatzeko ordua da. Baina iturburu beretik datozen erasoen arteko lotura ahantzi gabe. Beste era batera esanda, euskalgintzaren sektorearen kontrako urrats judizi-polizialek, Ibarretxeren planaren kontrako neurriak, Bateraren eskabideen ukatzea edo ezker abertzalearen kontrako operazioak, adibidez, iturburu beretik datozela kontuan hartu behar da babes estrategiak diseinatzeko orduan. Eginkizun honetan denondako tokia dago, baina zorrotza izan behar da erakunde publiko eta eragile politikoekin, ardura handia eta zeregin berezia dutelako. Herri ikuspegia, ahalegin gehiago eta elkarlan handiagoa eskatu behar zaizkie. Bi norabidetan, gainera, lan egiteko eskatu behar zaie: euskara eta kultura suspertu eta babesteko neurri zehatzak hartuz eta konponbide orokorrerako estrategia eraginkorrak landuz. Ikuspegi honetatik begiratuta, euskararen etorkizunari ezin zaio begiratu inkesta sozio-linguistikoen argitan soilik, eskubide urratuak, berdintasunik eza, ahulezia estrukturala edo lurralde eta herritar guztiak kontuan hartu gabe. Indarrak norabide egokian bilduta, erronka aukera bihurtu behar da. Aukera hori baliatzeko garai aproposak bizi daitezkeelakoan nago.

Dena dela, euskaltzale orok du zeregina. Ale bakoitza garrantzitsua izan daiteke.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak