Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2004 urtea »  20. zenbakia - 2004ko urtarrila »  “Babesa-n sortzen ditugun barruko elementuak eta zerbitzua euskaraz daude

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

“Babesa-n sortzen ditugun barruko elementuak eta zerbitzua euskaraz daude

 

Uztailaren 19an eginiko ekitaldian herriko 25 erakundek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten. Babesa denda izan zen haietako bat (Urbitarte 9).

Zergatik hasi zen Babesa Gazte Moda Bai Euskarari Ziurtagiria prozesuarekin?

Pentsatzen dugu euskarari bultzada eman behar zaiola. Azpeitian euskara nahiko ondo dagoela iruditzen zaigu beste leku batzuekin konparatuz, baina hemen ere bultzada eman behar zaio.

Zer konpromiso hartu ditu Babesak? Eta nola ari zarete konpromiso horiek garatzen?

Gu saiatzen gara zerbitzua ahal den gehien euskaraz ematen: lehenengo hitza, etiketak... Azken batean, iruditzen zaigu jendearengana hori iristen dela. Barruko elementuak (paperak...), guk sortzen ditugunak, euskaraz dira. Beste elementu batzuk (programa informatikoa, esaterako) gerora begira euskaratzea pentsatzen dugu.

Zer suposatu dizue Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeak?

Jendea gero eta gehiago fijatzen da gauza hauetan. Zerbait suposatzen al digun? Irudi bat da. Pauta batzuk segitzen ari bazara urteetan zehar (publizitatea euskaraz...), horren zigilu bat bezala da hori. Guk urte asko daramatzagu euskaraz funtzionatzen, baina gu euskaraz funtzionatzen hasi ginenean ez zen horren garbia merkataritza aldetik euskaraz egitea. Azkenean zigilu bat da, euskaraz lanean ari zarela adierazten duena.

Bai Euskarari Ziurtagiria, euskararen normalizazioa lortzeko bidean, beharrezkoa iruditzen al zaizue?

Bai, izan daiteke. Baina ondo zabalduta, lan asko eginda, erakunde handiei indar handia eginda... Azken batean, erakunde txikiek konpromisoak hartzea ona da, baina lan handia egin behar da erakunde handien atzetik, gauza guztietan gertatzen den bezala. Baina izan daiteke bide eta tresna egokia, ondo bultzatuz gero eta gauzak ondo eginez gero.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak