Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2003 urtea »  2003ko abendua - 2003ko abendua »  "Zerbitzua euskaraz izateak gertutasuna ematen dio bezeroari"

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

"Zerbitzua euskaraz izateak gertutasuna ematen dio bezeroari"

Uztailaren 19an Azpeitiko hainbat erakundek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten. Sarea Informatika izan zen bat; Paulo Vl.a 19an du Azpei-tian denda (Azkoitian, Zarau-tzen eta Andoainen ere baditu zerbitzu dendak). Baite Euska-ra Elkarteak Unai Larraņaga, Sareako arduradunarekin hitz egin du ziurtagiriaz.

"Kalean euskaraz egiten da, lan munduan ez" "Bai Euskarari Ziurtagiria oso beharrezkoa da" 
  • Zergatik hasi zen Sarea Informatika Bai Euskarari Ziurtagiria prozesuarekin?

Nahiz eta kalean euskaraz egin, hori lan munduan ez da islatzen, lanean erdaraz egiten da eta guk garrantzia ematen diogu esparru honetan ere euskara erabiltzeari eta horretarako konpromisoa hartzeari. Azken batean, lanean ere euskaraz egiten dugu.

  • Zer konpromiso hartu ditu Sare-ak? Eta nola ari zarete konpromiso horiek garatzen?

Banatzaileak publizitatea erdaraz ekartzen du eta, batik bat, hori euskaratzen ari gara. Gabonetako kanpainan euskaraz egingo dugu publizitatea. Bestetik, langile guztiek euskaraz egiten dute, eta bezeroarekin lehendabiziko harremana beti euskaraz izaten da, zerbitzua euskaraz ematen dugu.

  • Zer suposatu dizue Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeak?

Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeak ez digu salmentatan eragiten, horrek ez dizkigu salmentak handitzen. Baina horrekin erakusten dugu gure lana euskaraz egiten dugula. Bestetik, bezeroek gertutasuna senti dezakete, euskaraz zerbitzua emateak ematen duen gertutasunagatik.

  • Bai Euskarari Ziurtagiria euskararen normalizazioaren bidean beharrezko iruditzen al zaio Sarea Informatika dendari?

Bai, dudarik gabe. Garbi dago pertsona, eragile eta erakunde denek euskararekiko konpromiso hori hartzen badute, normalizazioan oso pauso garrantzitsua izango litzatekela. Az-ken batean, Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeak konpromisoa eskatzen du, eta ez badago konpromisorik jendeari ahaztu egiten zaio euskararen gaian lana egin beharra dagoela.

Bai Euskarari Ziurtagiriaz:

  • 943 15 03 58ra deitu informazioa jasotzeko (Josu)
  • Hiru ziurtagiri mota daude
  • Azpeitian 36 eragilek daukate
  • Norberaren esparruan euskara normalizatzeko balio du

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak