HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
|
 |
|
|
 |
ORRI HAU...
|
 |
|
|
 |
|
|
Euskalgintzak EBPN-n diseinuan eta lanean egotea eskatu du
Uztarria-Baitek EBPNren eta Bai Euskarari Akordioaren uztarketa egitea proposatu dute idatzi batean, bakoitzaren egungo
ekimenak errespetatuz eta kontuan hartuz
|
|
Tolosaldean bezala.
Tolosaldean planak ofizialki EBPN izena du, baina mamian Bai Euskarari Akordioa uztartua dago: ekimenetan —Bai Euskarari Ziurtagiria dago—, euskara elkarteak bi langile egun erdiz ditu, euskalgintza eta gizarte eragileak erabakia hartzean parte dira... Zergatik ez Azpeitian ere horrela? Argazkian, Tolosaldekoak.
|
|
Hauxe da Uztarria Kultur Koordinadorak eta Baite Euskarte Elkarteak —bazkideen batzarretan onartuta— egin duten proposamena, udalak Euskara Biziberritze-ko Plan Nagusia (EBPN) martxan jarri duela eta:
Sarrera
Uztarria Kultur Koordinadoratik eta Baite Euskara Elkartetik, Azpeitiko euskalgintzaren izenean, berriz ere ongi-etorria eman nahi diogu Azpeitiak euskararen alorrean bizi duen aukera onari. 2001. urte hasieran izan genuen herrian euskararen normalizaziora begira plan estrategikoa egiteko aurreneko aukera, Bai Euskarari Akordio-arekin, baina ez ginen baliatu.
Orain Azpeitiko Udalak herrian euskara normalizatzeko plan bat abian jarri du (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia; EBPN), 2004-2007ko Plan Es-trategikoa onartu ondoren. Az-peitian euskararen normalizazioa lortzea da Uztarriaren eta Baiteren helburu nagusia, planarena bezala. Hortaz, pozik gaude Azpeitian horretarako plana martxan jarri delako. Gure herrian ez gara euskaraz bizi eta hori lortzeko erabakigarria da plan estrategikoa.
Euskararen aldeko beste ekimenak ere oso garrantzitsuak dira. Hala, Uztarria eta Baite gogor eta gogotsu aritu izan dira orain arte euskararen alde lanean, sortze beretik. Hor daude, esaterako, bi erakundeek gauzatu dituzten proiektuen artean, 1999tik herri aldizkaria, 2002tik web orrialdea, euskalgintzaren aldizkaria 2001etik, hitzaldiak, etorkinen liburuxka, liburu biografikoak, 2000tik daude Bai Euskarari Ziurtagi-ria-k… Hain zuzen ere, Bai Euskarari Akordioko Bai Euskarari Ziurtagiria-ren bitartez, herriko gizarte eragileak pauso onak ematen ari dira euskararen normalizaziora begira. Baiteren eta Kontseiluaren ekimenez, herriko 100 eragileri pasatxo plan horretan parte hartzeko gonbitea egin zitzaien aurten, urte hasieran, eta uztailean horietatik 25 animatu ziren —laster beste batzuk hasiko dira—; eragile bakoitzak bere esparrua euskalduntzeko konpromisoa hartu du. Planak, normalizazioa lortzeko metodologia zehatza dauka, eta hiru ziurtagiri mota daude: Bidean, Guk zerbitzua euskaraz eta Guk zerbitzua eta lana euskaraz. Prozesua mailakatua da, ahalegina egin beharko da ziurtagiri hobea lortzeko, eta eragile bakoitzak ahalegin ekonomikoa ere egiten du ziurtagiriagatik.
Orain arte udalak eta euskalgintzak bere kasa jardun dute euskararen alde lanean, eta orain aukera berri bat zabaldu da bi parteek bat egin dezaten elkarlanean. Adostasuna bilatzeko eta aurkitzeko garaia da, eta elkarlan horretarako gogoa berretsi izan dute behin eta berriz Uztarriak eta Baitek.
Adostasuna lortzeko ezinbestekoa da elkarrekiko begirunea izatea. Hizkuntz normalizaziora begira, funtsezkoa da eragile nagusien arteko harremanak normalizatuta egotea, horrek, azken batean, herriaren normalizazioari mesede besterik ez diolako egingo. Euskalgin-tzak berriro dio Azpeitian euskaraz bizitzeko aukera lortzeko udalaren beharra duela. Gure ustez, udalak ere euskalgintzaren beharra dauka. Euskalgin-tza egunero ari da lanean euskararen alde, bere ikuspegia, udalarena bezala, herri osokoa da, bere helburu bakarra euskaraz bizitzeko aukera lortzea da, eta horretara bideratzen du eguneroko jarduera. Beraz, euskararen normalizazioarekin zerikusia duen edozein plan estrategikok euskalgintzarekin kontatu egin behar du. Baita gizarte eragileekin ere.
Uztarriak eta Baitek proposamen bat egin dute, logikoa bezain efektiboa, eta udalarekin adostasuna lortuko balitz, gure indar eta baliabide guztiak jarriko genituzke gure herrian une eta esparru guztietan euskaraz bizitzeko aukera lortzeko. Ha-la, euskalgintzak jarrera positiboa, eraikitzailea eta parte-hartzailea izango du, Azpeitiko Udalean gaur egun dagoen plana oinarri hartu eta bera aberasteko lan eginez.
Beraz, azpeitiarrok itxaropenez begiratzen diogu euskararen etorkizunari, gure etorkizunari. Orain da garaia.
Elkarlanerako proposamena
Ondorengoa da Uztarria Kultur Koordinadorak eta Baite Eus-kara Elkarteak, Euskara Bizi-berritzeko Plan Nagusia aberasteko eta herriko euskalgintzaren eta eragileen parte-hartzea bultzatzeko eta lortzeko, Azpeitiko Udalari egiten dioten proposamena lankidetzarako:
- EBPNren eta Bai Euska-rari Akordioaren arteko uztarketa egitea gizarte eragileen konpromiso prozesua abiatzeko, hauek Bai Euskarari Ziur-tagiria eskuratzera gonbidatuz. Horretaz gain, biharko egunean Bai Euskarari Akordioan egon daitezkeen ekimenak ere uztartzea, baita bestela egon daitezkeen ekimenak ere.
- Azpeitiko EBPNren urteroko kudeaketa plana egiterakoan, Uztarria-Baitek diseinuan, jarraipenean eta eguneroko lanean parte hartzea, Azpeitiko Udaleko euskara teknikari nagusiarekin batera. Hortik irtendako proposamenak, Euskararen Aholku Ba-tzordeak lantzea eta, ondoren, behin betiko proposamenak Azpeitiko udalbatzarrak kontuan hartzea.
- Lan hori behar bezala egiteko, udalak baliabideak ematea Uztarria-Baiteri.
- Uztarria-Baitek euskararen normalizazioarekin zerikusia duten beren ekimenak planaren barruan sartzea, eta udalak horiek sustatzea eta laguntzea.
- Uztarria-Baitek Udal Euskara Batzordearen bileratan parte hartzea. Gizarte eragileen ordezkaritzak ere aukera bera izatea.
- Euskararen Aholku Ba-tzordea zabaltzea beste herritar eta eragile batzuengana. Esaterako, oso garrantzitsua da sindikatuek bertan parte hartzea...
- Euskararen Aholku Batzordeak planari jarraipen handiagoa egiteko aukera izatea.
|