Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2003 urtea »  18. zenbakia - 2003ko azaroa »  “Katalogoak, harremanak eta abar, euskaraz ditugu; egin beharra dago”

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

iñaki Uzkudun. Odriozola Ardoak (‘Bai Euskarari Ziurtagiria’ dauka)

“Katalogoak, harremanak eta abar, euskaraz ditugu; egin beharra dago”

 

Odriozola Ardoak da Azpeitian Bai Euskarari Ziurtagiria daukan beste eragile bat; uztailaren 19an eginiko ekitaldian jaso zuen. Herrian denda bat dauka, Azkoitian beste bat. Baitek Iñaki Uzkudunekin hitz egin du, Azkoitian San Juan auzoan daukaten biltegian.

Zergatik hasi zen Odriozola Ardoak ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’ prozesuarekin?

Arrazoiak? Ingurune euskaldun batean gaudelako. Euskarak bultzada merezi duela pentsatzen dut. Arrazoi gehiago? Hemen inguruan euskara erabiltzen da gure bezeroen artean eta guk ere erabili nahi dugu.

Zer konpromiso hartu zituen dituzue? Nola ari zarete konpromiso horiek garatzen?

Ateratzen ditugun katalagoak eta abar euskaraz jartzen saiatzen gara. Gabon inguruko otarretan ateratzen dugun katalogoari dagokionez, gu izan ginen lehendabizikoak euskaraz ateratzen, orain dela lau urte; dena euskaraz ez baldin bada ere gehientsuena euskaraz jartzen dugu. Bestetik, hemen inguruko enpresekin ditugun harremanak euskaraz izaten saiatzen gara. Baina oraindik baditugu hainbat gauza egiteko, hutsune batzuk badaude. Esate baterako, idatziak, etiketak… euskaraz jartzea. Gainera, barne elementuei dagokionez, nominak, kontratuak… euskaraz jartzeko asmoa ere badugu.

Zer suposatu dizue ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’ lortzeak?

Guk euskararekiko kontzientzi hori daukagun bezala, besteek ere edukiko dutela uste dut; orduan, Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeak balioko digu.

‘Bai Euskarari Ziurtagiria’, euskararen normalizazio bilatzeko bidean, beharrezko iruditzen al zaizu?

Zerbait egin beharra dago. Gainera, egundoko gerra dago euskararen kontra eta komeni da zerbait egitea.

Laster beste eragile batzuk ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’-n

Baite Euskara Elkartea hainbat harreman egiten ari da azkeneko hilabeteetan herriko enpresek, elkarteek, dendek eta abarrek Bai Euskarari Ziurtagiria eskura dezaten. Uztailean 25 animatu ziren, eta laster beste eragile batzuk hasiko dira euskararen normalizaziorako plan honekin. Interesa duenak, dei dezala 943 15 03 58ra edo idatzi baite@uztarria.com-era.

Azpeitian dagoen lehendabiziko ziurtagiria da

Bai Euskarari Ziurtagiria da Azpeitian dagoen aurreneko ziurtagiria. 2000. urte ingurutik herriko dozena bat eragilek dute agiri hori, eta joan den uztailaren 19tik beste 25ek. Bai Euskarari-n hiru ziurtagiri mota daude: Bidean, Guk zerbitzua euskaraz, eta Guk zerbitzua eta lana euskaraz. Prozesua mailakatua da, eta konpromisoak betetzeko metodologia dago.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak