Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2003 urtea »  18. zenbakia - 2003ko azaroa »  Herriko etorkinentzat liburuxka, proiektu integratzailea

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Herriko etorkinentzat liburuxka, proiektu integratzailea

Baite Euskara Elkarteak zazpi hizkuntzara itzulitako eta 200 hitzez osatutako oinarrizko hiztegia atera berri du

 

Bistan da Azpeitian (Euskal Herriko beste herrietan bezalaxe) gero eta etorkin gehiago daudela. Hori dela eta, Baite Azpeitiko Euskara Elkar-teak arlo hori lantzen hastea ezinbestekoa dela ikusirik, herrian bizi diren etorkinei begira oinarrizko hiztegia argitaratu berri du. Bertan, egunero erabiltzen diren oinarrizko hitzak euskara batutik zazpi hizkuntzara itzuli ditu Baitek, batzuen laguntzari esker, eta Azpeitiko euskaran ere badaude emanda. Oinarrizko 200 hitz daude: agur, eskerrik asko...

Edurne Zubia, Azpeitiko Udaleko Gizartekintza saileko arduradun teknikoari “tresna ona” iruditzen zaio liburuxka etorkinak integratzeko. “Etorki-nentzat Azpeitian arazo larrienetakoa euskara da. Hemengo eragile bakoitzak zerbait egin beharra du haiek integratzeko. Etorkinek Baiteren liburuxka hau edukitzea oso-oso interesgarria eta baliagarria da”.

_____________________________________________________________________

DATUAK

Egilea. Baite Euskara Elkartea.
Orrialdeak. 20.
Hitzak. 200.
Neurria. 9,5 zentrimetro zabaleran eta 10,5 altueran.
Hizkuntzak. Euskara batutik zazpi hizkuntzara eta Azpeitiko euskarara. Doan.
Banaketa. Udaletxean, epaitegian, inprenta dendatan eta Uztarrian egongo dira aleak. Eskura ere banatuko ditu Baitek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak