richard dunigan Ingalaterran jaioa, Ordizian bizi da
Richard Dunigan, Ingalate-rrakoa da, London hirian jaioa. 1993. urtean iritsi zen Azpeitira, eta gaur egun herrian bertan ingeleseko irakaslea da Concord hizkuntz akademian. Euskaraz zerbait egiten du. Ideia ona iruditzen zaio Baitek argitaratu duen etorkinen liburuxka. “Horrelako gauzak oso egokiak dira, jendeari ondo etorriko zaiolako modu honetako laguntza edukitzea hona iristen den garaian”. Du-niganek etorkinei ongi-etorria egin die bere hizkuntzan: “Wel-come to the best place in Basque Country, and learn basque”.
|