Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2003 urtea »  14. zenbakia - 2003ko ekaina »  “Euskara informala landu egin behar da”

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Asisko Urmenetaren hitzaldia

“Euskara informala landu egin behar da” Asisko Urmeneta

Euskaraz ere “komunikazioari indar handia”, eman behar zaiola esan du Asisko Urmenetak

Asisko Urmeneta, Aitonena I-en maiatzaren 21ean emandako hitzaldian.  

Asisko Urmenetak aitortu zuen hizkuntzalaritzara kasualitatez hurbildu zela. Beti, eta komikiaren munduan ohiko denez, hizkuntza ez-formala gustatu izan zaio baina euskarazko komikiak egiterakoan berehala ohartu zen ez dugula erreferentziarik. Neurri batean euskara formala azkenaldian nahiko arautua dago eta bateratzeko ahalegina egin da, eta egiten jarraitzen da, baina ez horrela euskara informalean, gazte hizkeran orokorrean.

Absurde Kolektiboan hartzen du parte berak, eta Iparraldeko komikilariak ere badaude. Laster ohartu ziren Hegoalderako balio duenak ez duela Iparralderako balio. Adibidez:

-Animalien hotsak: oilarrak kukurruku, kokoriko ala kikiriki, nola egin behar du? Zakurrak: Uau, zaun...?; otsoak: Uluuuuu, oh¸lg...?

-Sexua: hiztegi erotikoa komikietan egin zuten baina ez zuen arrakastarik izan.

Antton Luku idazlearekin izandako harreman batean ohartu ziren hark idatzitako antzerki batean Iparraldean balio duten hitzek ez dutela ezer esaten Hegoaldean. Adibidez: ‘Zakila gogortu’ adierazteko ‘bandatu’ erabili zuen, baina Hegoaldean ez da ulertzen. Zein hitz har daiteke bietan ulertzeko modukorik? Ez dago hitz argirik.

Urmenetak Baiteren hitzaldian zioenez, soziolinguistikan adituek esaten dute bi hizkuntza luzaz elkarrekin bizi direnean hiru egoera hauek gerta daitezkeela:

-Belgikan gertatzen den antzera, muga sanitarioa deitzen zaiona: bakoitzak du bere eremu mugatua.

-Bi hizkuntza nahasten dira, kreolizatu egiten dira, ingelesa eta beste zenbait hizkuntzarekin gertatu den bezala.

-Hizkuntza nagusiak irensten du menpekoa.

Egun hauetan mestizaiaz ere hitz egiten da, “baina begira euskaraz gaztelaniatik zenbat eta zenbat hitz hartzen diren eta zein diren gaztelaniak euskaratik jaso dituenak: etarra, zulo, kale borroka, batasuno, herriko taberna... eta argi dago zein zentzu duten hitz horiek. Gure ustez, euskaldunok hizkuntzarekin dugun harremana aldatu beharra dugu, hizkuntza ez-formalean ezin gara zuzentasunari begira ibili, adierazkortasuna da balio diguna eta ez Euskaltzaindiaren arauak betetzen ditugun ala ez. Euskara, munduko hizkuntza guztiak bezalaxe, komunikazio hizkuntza da”.

Gazte hizkeran, “hizkera informalak indar handia du hizkuntza normalizatu guztietan. Gurean ere landu beharreko eremua da hori. Beldurrik gabe komunikazioari indarra eman behar diogu. Hartu behar diren arauak, hala ere, eremu nazionala behar dute, eta horrek, batasuna batetik eta medioen babesa beharko ditu bestetik”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak