Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2003 urtea »  14. zenbakia - 2003ko ekaina »  27 gizarte eragilerekin abiatuko da ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

27 gizarte eragilerekin abiatuko da ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’

Enpresa, sindikatu, komertzio, kirola, hezkuntza, euskara, kultura eta komunikazio arlokoak dira erakunde horiek, eta bakoitzak bere esparruan euskara normalizatzeko pausoak emango ditu

Zestoan ere bai. Zestoan ere ari dira Bai Euskarari ziurtagiria garatzen. Duela hilabete batzuk hasi ziren. 

Azpeitian aurrera doa Bai Euskarari Akordio eta Konpromiso Prozesua, eta herriko 27 eragilerekin hasiko da Bai Euskarari Ziurtagiria (BEZ) egitasmoa. Enpresak, sindikatuak, komertzioak, kirol elkarteak, hezkuntzakoa, euskarakoa, kulturakoak eta komunikaziokoa daude bertan (atzean dago zerrenda), eta aurrerantzean beste batzuk ere hasiko dira BEZekin, orain ezinezkoa izan zaielako arrazoi desberdinengatik; interesa, ordea, azaldu dute. Aurretik beste eragile batzuk ere ari ziren BEZ garatzen (11, hain zuzen), eta, beraz, herrian jada 38 eragile daude Bai Euskarari Ziurtagiria egitasmoan.

Kontseilua eta Baite ari dira egitasmoa aurrera eramaten. Maiatzaren 6an egin zen bigarren bilera, Sindikatu Zaharrean. Baiteko ordezkaritzaz gain, Kontseiluaren izenean Zigor Etxeburua eta Leire Luengo izan ziren (Bai Euskarari Akordioa Herrietan egitasmoaren arduradunak) egon ziren.

Aurkezpen ekitaldian aipatu zena labur gogoratzeaz gain, fitxa batzuk banatu zitzaizkien herriko gizarte eragileen ordezkariei. Zigor Etxeburuak argi azaldu zuenez, “fitxa horiek erakunde bakoitzak betetzeko dira; bertan, erakundeak euskararekiko duen oraingo egoera jartzeaz gain, etorkizunean nahi duen egoera ere zehaztu beharko du”. Etorkizuneko egoera konpromiso zehatzen bidez lortu ahal izango da eta erakunde bakoitzak erabakiko du zertarako prest dagoen. Erakunde bakoitzak jarriko du bere helburua; hau da, inor ez da behartzen helburu jakin batera iristera, eta, beraz, erakunde bakoitzaren egoera desberdina izanik, erritmo eta dinamika desberdinak egongo dira erakunde batean ala bestean.

Fitxa horiek Baite Euskara Elkartea ari da jasotzen, gero Zigor Etxeburua Kontseiluko ordezkariari bidaltzeko. Honek, fitxa bakoitza aztertu ondoren, erakunde bakoitzaren egoera zein den zehaztuko du, ziurtagiriak banatzeko. Hain zuzen ere, hiru ziurtagiri maila daude: Bidean, Guk zerbitzua euskaraz eta Guk zerbitzua eta lana. Oso litekeena da herriko eragile batzuek lehen ziurtagiria jada behar ez izatea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak