HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
|
 |
|
|
 |
ORRI HAU...
|
 |
|
|
 |
|
|
Koalizio eta plataforma abertzaleek herrian euskararen normalizazioa lortzeko proposamenak dituzte; EAJ-EAk bere plana du ardatz, Habeak denek egindakoa nahi du
EAJ-EAk eta Habeak helburu berak, bide desberdinak
Maiatzaren 25ean dira udal hauteskundeak, eta alderdiek eta plataformek badute proposamenik. Euskara-ren arloan, herrian EAJ-EAk eta Habeak baino ez dauzkate ideiak; PSE-EEk, IU-EBk eta PPk ez dute proposamen zehatzik egingo.
Eaj-ea
- Euskara gizarteko adin eta esparru guztietara zabaldu.
- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia herrian garatu:
—Udal barneko Euskara Pla-na abian jarri.
—Kanpora begira, herriko sektore guztien partaidetza eraginkorra bultzatu, EBPN txertatzeko helburuarekin.
- Helduen eta etorkinen euskara beharrei erantzun, Udal Euskaltegiaren eginkizunak bultzatuz.
Habea (legez kanpo utzi dute, baina aurkeztu egingo dela esan du)
- Udala UEMAn sartzea. Udala Udalerri Euskaldunen Manko-munitatean (UEMA) sartzea proposatzen dugu; udal ordenantzak eta paisaia linguistikoa euskalduntzea, besteak bete.
- Euskara Patronatua irekia. Euskara Patronatua irekia izatea nahi dugu, funtzio hauek betez: etorkinek euskaraz ikasteko aukera eta baliabide ezberdinak eskaini eta bultza-tzea, herritar ororen kezka eta salaketak jaso eta bideratzea, gizarte eragileei euskararen inguruan izan ditzaketen oztopoak gainditzen laguntzea...; behar hauetara egokituriko aurrekontua ziurtatuz.
- Plan Estrategikoa, denen artean. Gizarte eragileek, herritar orok, euskalgintzak eta Udalak bat eginik erabakitako Euska-raren Normalkuntzarako Plan Estrategikoa martxan jartzea: Epaitegiak eta Anbulategiak euskaraz funtzionatzeko ahalegina egin, merkataritzaz gain lan mundua euskalduntzeko aurrerapausoak eman, euskararen erabilera kalitatez eta kantitatez hobetu...
- Erasoei aurre egin eta baliabideak jarri. Euskarak Euskal Herriko edozein herri eta arlotan jaso dezakeen erasoen aurrean, babesa eman eta baliabideak jartzea aurre egiteko.
|