HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
|
 |
|
|
 |
ORRI HAU...
|
 |
|
|
 |
|
|
Baite gustura dago hitzaldiek, kanpainek eta ekitaldiek herrian eduki duten harrerarekin
Ekimen ugari azken urtean
Ekimen ugari antolatu du azkeneko urtean Baitek, eta, oro har, gustura dago.
Komunikazioa
- Aldizkaria hilero. Baitek 2001eko hondarrean atera zuen bere aldizkariaren lehen zenbakia, eta iazko batzarrean agindu bezala, 2002ko maiatzetik aurrera hilero argitaratu izan du aldizkaria; hilero bi mila ale. Euskararen inguruan herrian egon diren albisteen eta kontuen berri eman du bertan.
Kontzientziazioa
- Hitzaldiak hilero. Baitek hitzaldiak ere hilero antolatu izan ditu. Juan Carlos Etxegoien Xamar, Kike Amonarriz eta Antton Olariaga, Koldo Zuazo, Iñigo Aranbarri, Pako Aristi, Paula Kasares, Martxelo Ota-mendi, Egunkaria-ko langile azpeitiarrak, eta Koldo Izagirre izan dira hizlariak. Batez beste 30 bat lagun azaldu dira hitzaldi interesgarrietara.
Normalizazioa
- Futbola euskaraz. Herriko hainbat tabernatan eta soziedadetan futbol partidak telebista kate digitalean espainolez jartzen direnez, Baitek kanpaina egin zuen telebista kateko hizkuntza euskaraz izan dadin. Batzuetan aldatu dute euskarara.
- Izen-abizenak euskaraz. Hainbat azpeitiarrek abizenak erdal grafiaz dituztenez (Arteche, Oyarzabal…), abizenok euskaratzeko zerbitzua jarri zuen abenduan Baitek. Orain arte 60 lagunen izen-abizenak euskaldundu dira. Beste asko espero ditugu; adibidez, ikastetxeekin lanean ari gara eta laster ehunka izen-abizen euskaldunduko dira.
- Ohorezko Bazkideak. Otsaila-ren 15ean Baitek elkarteko Ohorezko Bazkide izendatu zituen Enrike Zurutuza eta Pilar Aizpitarte, garai zailetan euskararen aldeko konpromiso garbia agertu zutelako.
- Gazteria arloa. Garrantzitsua da gazteria lantzea. Hori dela eta, hainbat ekimen egin dira:
- Euskaraz Jolas ikastaroa: begiraleentzat, hezitzaileentzat eta gurasoentzat antolatu zen, abenduaren 2tik 19ra. Oro-
korrean, balorazioa ona izan zen.
- Gazte hizkera hitzaldiak: Kike Amonarrizen bidez, herriko hiru ikastetxeetan hitzaldiak antolatu zituen Baitek egun berean, abenduaren 17an, gazteek gero eta euskara traketsagoa erabiltzen dutela eta: Iraur-gin, Ikasberrin eta Urolan. Oso pozik geratu zen jendea hitzaldiarekin.
- Txotxongilo emanaldia: Ba-kartxoren zapatilak antolatu zen otsailaren 1ean, Soreasun. 200 lagun. Saio polita izan zen.
|