Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2003 urtea »  13. zenbakia - 2003ko maiatza »  Ekimen ugari azken urtean

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Baite gustura dago hitzaldiek, kanpainek eta ekitaldiek herrian eduki duten harrerarekin

Ekimen ugari azken urtean

Ekimen ugari antolatu du azkeneko urtean Baitek, eta, oro har, gustura dago.

Komunikazioa

  • Aldizkaria hilero. Baitek 2001eko hondarrean atera zuen bere aldizkariaren lehen zenbakia, eta iazko batzarrean agindu bezala, 2002ko maiatzetik aurrera hilero argitaratu izan du aldizkaria; hilero bi mila ale. Euskararen inguruan herrian egon diren albisteen eta kontuen berri eman du bertan.

Kontzientziazioa

  • Hitzaldiak hilero. Baitek hitzaldiak ere hilero antolatu izan ditu. Juan Carlos Etxegoien Xamar, Kike Amonarriz eta Antton Olariaga, Koldo Zuazo, Iñigo Aranbarri, Pako Aristi, Paula Kasares, Martxelo Ota-mendi, Egunkaria-ko langile azpeitiarrak, eta Koldo Izagirre izan dira hizlariak. Batez beste 30 bat lagun azaldu dira hitzaldi interesgarrietara.

Normalizazioa

  • Futbola euskaraz. Herriko hainbat tabernatan eta soziedadetan futbol partidak telebista kate digitalean espainolez jartzen direnez, Baitek kanpaina egin zuen telebista kateko hizkuntza euskaraz izan dadin. Batzuetan aldatu dute euskarara.
  • Izen-abizenak euskaraz. Hainbat azpeitiarrek abizenak erdal grafiaz dituztenez (Arteche, Oyarzabal…), abizenok euskaratzeko zerbitzua jarri zuen abenduan Baitek. Orain arte 60 lagunen izen-abizenak euskaldundu dira. Beste asko espero ditugu; adibidez, ikastetxeekin lanean ari gara eta laster ehunka izen-abizen euskaldunduko dira.
  • Ohorezko Bazkideak. Otsaila-ren 15ean Baitek elkarteko Ohorezko Bazkide izendatu zituen Enrike Zurutuza eta Pilar Aizpitarte, garai zailetan euskararen aldeko konpromiso garbia agertu zutelako.
  • Gazteria arloa. Garrantzitsua da gazteria lantzea. Hori dela eta, hainbat ekimen egin dira:
  • Euskaraz Jolas ikastaroa: begiraleentzat, hezitzaileentzat eta gurasoentzat antolatu zen, abenduaren 2tik 19ra. Oro- korrean, balorazioa ona izan zen.
  • Gazte hizkera hitzaldiak: Kike Amonarrizen bidez, herriko hiru ikastetxeetan hitzaldiak antolatu zituen Baitek egun berean, abenduaren 17an, gazteek gero eta euskara traketsagoa erabiltzen dutela eta: Iraur-gin, Ikasberrin eta Urolan. Oso pozik geratu zen jendea hitzaldiarekin.
  • Txotxongilo emanaldia: Ba-kartxoren zapatilak antolatu zen otsailaren 1ean, Soreasun. 200 lagun. Saio polita izan zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak